Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Garraiolarientzat laguntza onartu du berriro Gobernuak hirugarren aldiz

Irango inbasioak erregaien prezioetan duen eragina arintzeko hirugarren laguntza sorta onartu zuen astelehenea Ministroen Kontseiluak. Hartutako gasolio litro bakoitzeko zentimo batzuk ematen jarraitzen du Gobernuak, esan daiteke , erregaiaren prezioen igoeragatik garraiolariek duten haserrea baretu eta sektorearen erreakzioa saihesteko. 

Hiru sindikatuak egoera larriaren aurrean seriotasuna eta eraginkortasuna eskatzen du, adibidez, erantzukizun eta azkartasun handiagoa dirulaguntzak ordaintzeko orduan. Badira duela sei hilabete agindutako laguntzak oraindik jaso ez dituzten garraiolariak.

Era berean, tarifak berrikusi eta erregaien prezioen igoeretara egokitzeko ministerioaren formula martxan dela eta erabili behar dutela azpimarratu die sindikatuak garraiolariei. 

Egia da Gobernuak krisiaren aurkako neurriak berritzen dituela aldiro-aldiro, eta hori aprobetxa dezaketela bezeroek prezipak euren aldera aldatzeko, garraiolaria nahastu eta prezio desegokiak jartzeko. Horregatik guztiagatik, garraiolariak oso adi egon behar du dagokiona kobratu eta dirurik ez galtzeko.

Azken laguntzen artean, nabarmentzekoa da ibilgailu guztientzako zuzeneko deskontuaren luzapena, beste hiru hilabeterako; orain artekoaren antzeko da, urriaren 31tik abenduaren 31ra: 20 zentimo litroko urrian, 13 azaroan eta 6 zentimo abenduan. Dena den, gasolioaren prezioaren igoeraren arabera aldatu daiteke: prezioa ehuneko 15etik gora igotzen bada, laguntza eta deskontua 20 zentimokoa izango da azaroan eta abenduan.

Madrileko Gobernuak garraiorako beste laguntza espezifiko batekin osatzen du erabiltzaile guztientzako laguntza hori; urrian, azaroan eta abenduan ere jasoko dute garraiolariek kontsumitutako gasolio litroko gasolio profesionalaren sistemaren bidez jasotzen duten laguntza. Laguntza 5 zentimokoa izango da urrian kontsumitutako litroko; 12 zentimokoa azaroan eta 19 zentimokoa aurtengo abenduan hartutako gasolio litro bakoitzeko. Kasu honetan ere gasolioaren prezioaren igoeraren araberakoa izango da; % 15etik gora igotzen bada, denentzako deskontua 20 zentimokoa izango da, eta garraiolarientzako laguntzak 5 zentimotan geratuko dira azaroan eta 12 zentimotan abenduan.

Ogasunak gasolindegiei egiten die 20 xentimoko laguntza hori eta eurak izango dira erosleei deskontua egingo dietenak. Garraiolari batzuk kexatu dira hornigailu edo gasolindegi guztiak ez direla deskontua aplikatzen ari. Itzulketen ordainketetan izan diren atzerapenak ere kritikatu dituzte. Hiruk agintariei eskatu die laguntzak lehenbaitlehen banatu ditzala. Martxoan onartutako laguntzak irailean hasi dira mobratzen batzuk. Askok ez dute oraindik xoxik ikusi. 

Garraio arinean dabiltzanentzako laguntzak ere berrituko dira. Gasolioaren prezioaren araberakoak dira, 399 euro 7,5 tonatik azpiko kamioi txikia daukatenentzat, eta 180 euro furgonetekin banatzen ari direnentzat. Martxoan onartutako laguntza 499 tonakoa izan zen 7,5 tona baino gutxiagoko kamioi arin bakoitzeko, eta 225ekoa banaketa-furgoneta bakoitzeko. Irailerako eta urrirako onartutako bigarren paketeak 333 eurora murriztu zuen laguntza kamioi arin bakoitzeko  eta 150 eurora furgoneta bakoitzeko. Martxoan aurreikusitako zenbatekoak baino txikiagoak dira urte amaieran onartutakoak. 

7,5 tonatik gorako kamioiek ere zuzeneko laguntza jasoko dute, gasolio profesionalaren laguntza jasotzeko aukerarik ez duten VDE, VT, VTC, VSE, MDLE eta MDPE motetakoek. Orain 1.800 euro kobratuko dituzte berriro, martxoan bezala. 1.350 jaso zituzten urrian.

Furgoneta elektrikoentzat laguntzak
Bestalde, urriaren 1etik aurrera Auto+ programako laguntzak eska daitezke furgoneta elektrikoak edo elektrifikatuak erosteko. Guztira 50 milioi euroko aurrekontua jarri dute, horietatik 42 milioi enpresa pribatuentzat eta 8 milioi autonomoentzat. Furgoneta bakoitzeko 7.500 euro jasoko dira gehienez, kasu bereziren batean izan ezik; zero emisio dituzten ibilgailuek daukate 12.000 euroko laguntza jasotzeko aukera 

Urtarrilaren 1etik aurrera erositako furgonetengatik eska daiteke dirulaguntza, baldin eta gainerako baldintzak betez gero. Onuradunek egunean izan behar dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.