Kalera atera dira azken asteotan Nafarroako garraiolariak, protestak Iruña hiriburu erdira iritsi dira. «Peajerik ez», «Nafarroako garraiolariak zerga eta bidesarien inposaketaren aurka», «bidesari gutxiago, autobide gehiago», «garraiolariok gure eskubideen alde», izan dira garraiolarien protestaldietan leloetako batzuk. Hiru dira Nafarroako garraiolarien eskaera nagusiak. Batetik, fiskalitateari dagokionez, beste erkidego batzuetako garraiolariek dituzten baldintza berberak eskatzen ari dira, ez kentzeko besteei baino gehiago; bestetik, errepideak hobetzeko, herrialdeko toki batzuetan gertatzen den istripu kopuru handia saihesteko; azkenik, ez zigortzeko garraiolaria kamioiei autobidetan jarri nahi zaien bidesariarekin. Dena, garraiolarien eskaera hauek muzin egin die Gobernuak, ez du erantzunik eman, ez dute jarreraz aldatzeko asmorik erakutsi eta egindako bilerek ez dute emaitza onik izan. Hori guztia azaltzen da zehatz mehatz Garraiolariok aldizkariaren 137. zenbakian. Beste gai batzuk ere jorratzen dira: urriaren 23tik, estatuko errepidetan 44 tona eramateko baimena martxan dagoenetik, sortu dira lehen hika-mikak enpresa eta garraiolarien artean; lan istripuak ere hizpide dira aldizkarian, Iruñeko Gaztelu plazan, berriro ere, lanean hildako profesionalen kopuru altua salatu dute, istripu bat irudikatuz, kasu honetan baso mutil bat arbola azpian harrapatuta, besteak beste. Errepidean hildako garraiolarien estatistika ere latza da, azarorako 16 hil dira gehienak Euskal Herriko errepidetan, iaz urte osoan baino bi gehiago. Era berean, ohiko atalak ditu aldizkariak, hala nola abokatuaren txokoa, 2026rako aseguruen prezioak edota denbora-pasak.
Aurreko zenbakiak



