Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Garraiolarion ELKARRIZKETAk

GARRAIOLARIOK aldizkariak 

GARRAIOLARIon IRITZIAK

.-.

Garraiolariok 142. zenbakiko elkarrizketa

Joseinazio Gaztañaga Gaztaño, Zestoako garraiolaria… Pozik da jubilatuta, azken urteotan belauneko minez lanik ezin egin eta gaizki pasa arren. Bajan egon zen hilabete batzutan eta langabezia saria lostu zuen gero. Salbuespena da Hiru sindikatuko garraiolarien artean. Garraiolari autonomoak baliatu dezakeen eskubidea da, gutxi saiatzen diren arren. [PDF]

.-.

Garraiolariok141

Santi Aizpeolea eta Begoña Albisu bikoteak eraman zuen Ventas de Egino jatetxea hainbat urtetan. Miñoien Etxea izandako tokian, eraikinak Arabako armarria dauka. Nafarroarekin mugan, garai batean bidesaria kobratuko zuten bertan. Gerora Egino ezaguna egin zen abiadura kontrolatzeko radarra bertan jarri zutelako, baita Ventako patata tortila pintxoarengatik eta, orain, kamioien pisua kontrolatzeko baskula jarriko dutelako.[PDF]

Jesus Mendez eta gidariek erregaiak garraiatzen dituzte zisternatan, karga arriskutsua, autopista arriskutsu batetan barrena. A8an gora eta behera ibiltzen dira. «Ia egunero goaz Gipuzkoara. Autopistak bere arriskuak ditu, zati gehienak bi erraikoak dira, ez dago hirugarrenik, aldapa asko da, euriak zaildu egiten du lana eta ibilgailu asko dabil, batez ere udan. Adi egon behar uneoro, bai ala bai». [PDF]

.-.

Garraiolariok140

Rafa Delgadok bizitza osoa eman du kamioian; Sortu zirenetik ezagutzen ditu Hiru sindikatua eta bere erremintak, Bideko Aterpe eta Babesa. Guztiak miresten ditu. Hamar urtetan nazioartean aritu zen, Alemania, Danimarka, Italia eta Europako beste toki batzuetara bueltaka. Gaur egun etxetik lan egiten du, Pasaiako portuaren inguruan. Berdin egurra edo burdina garraiatuz. [PDF]

.-.

Garraiolariok139

Iñigo Aldalur «Elorri» garraiolariak abenduan hartu zuen erretiroa. Azken urteotan Olaberria eta Pasaiako portuaren artean lan egin du kamioiarekin. 1998an autonomo jarri zenetik Hiru sindikatuan ere parte hartu du garraiolarien aurkako erasoei erantzun eta hauen baldintzak hobetu daitezen lanean. Kanpoko garraiolariak etortzea normala ikusten du, «baina hemengoen baldintzatan egin beharko lukete lan. Enpresa handiek, ordea, esku lan merkea nahi dute». [PDF]

.-.

Garraiolariok138

Borja Huerga Irungo garraiolariak kamioia gidatzeari utzi eta logistika arlora pasatuko da, Transportes Goitia enpresan. Bera izan da enpresa batekin Trade izeneko kontratua izan duen Hiruko lehenengo garraiolaria eta ia bakarra Euskal Herrian. Ekonomikoki mendekoa den langile autonomoaren figura oso erabilgarria da sektorean, berak 13 urtean egin du lan Loire enpresarekin, konpromisoa hartzen du enpresa batekiko, ez zaituzte botako lan gutxiago egonda ere, oporrak kobratuko dituzu eta abar. [PDF]

Josu Barandiaranek pena hartu du jubilatu denean, bizitza osoa eman baitu garraiolari. Bertan egin ditu lagunik onenak. Orain Donostiako Altza auzoan dagoen jaiotetxean, Iparragirre baserrian, egoten da egunero, animaliak gobernatzen. [PDF]

-.

Garraiolariok136

Biktor Galarzak garraiolari hasi bezain laster eman zuen izena Hiru garraiolari autonomoen sindikatuan, 2006. urtean gutxi gorabehera. Bertan murgildu eta hilabete batzuetara Zuzendaritzaren Batzordean zegoen eta urte batzuetara idazkari nagusi kargua hartu zuen. Sindikatuan hainbat ardura izan ditu, garraiolarien eskubideen alde aritu da lanean eta azken urteotan Larrabetzun Hiru eta Bideko Aterpe duen hornitzaileko kudeatzailea izan da. dituen bulegoen arko instalazioak zuzentzen amaitu du.. 

GARRAIOLARIOK aldizkariak 

GARRAIOLARIOon IRITZIAK