Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Gasolio profesionala: urteko kilometroen deklarazioa

Martxoaren 31. Hori da gasolio profesionala eskuratu ahal izateko urteko kilometroak entregatzeko azken eguna. Baina, zer egin behar da gasolio profesionala kobratu ahal izateko?

Lehenik eta behin, gasolio profesionalaren onuradunen erroldan izena eman. Foru ogasunek edo, Nafarroaren kasuan, zerga agentziak, hidrokarburoen gaineko zergaren eta zenbait hidrokarburoren txikizkako salmenten gaineko zergaren tasa autonomikoaren aplikazioari dagozkion kuoten zati bat itzuliko dute, hau da, 4,9 zentimo litroko.