Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Gernika-Palestina ekimenarekin bat egin du Hiruk Gazako genozidioa salatzeko

Hiru sindikatuak bat egin du Gernika-Palestina Herri Ekimenarekin. “Palestinaren kontrako genozidioak bizi duen gordintze jasanezinaren aurrean” kalera atera eta krudeltasunaren igoeraren salaketa urgente ozena egitea erabaki du. “Euskal Herriak behin eta berriz eskatu du genozidioari bukaera emateko eta, gatazkari konponbidea emateko onartu diezaiotela Palestinarrei beraien estatua. Denarekin, oraingo urgentziazko agerraldi honen xedea, bonbardaketen areagotzeak eta laguntza humanitarioaren blokeoak eragin duten infernuarekin bukatzeko neurri zehatzak eta eraginkorrak eskatzea da”, adierazi du elkarteak.

Palkestinako sarraskia, Donostiara ekarri zuten ekainaren 1ean

Horien artean, ekimenak hiru aipatzen ditu, “Nazioarteko aldarriekin bat eginez, Israel isolatzeko neurriak hartzea eta, larrialdi humanitarioari aurre egiteko, nazioarteko babesa lukeen konboi humanitario diplomatikoa abiatzea; Israelekin harreman ekonomiko eta militarrak etetea; eta genozidioaren arduradunen kontrako santzioak eskatzea”.

Palestinako egoera guztiz larria da. Mundua sarraskia ikusten ari da, genozidioa, herri oso baten suntsipena. “Ezin gara ezintasunean erori, ezin dugu sarraski hau normalizatu”. Horregatik, Gernika-Palestina Herri Ekimenak, proposamena babestu duten beste elkarte, sindikatu eta eragile batzuekin batera, honako hau adierazi dute:
• Ekiteko garaia da. Isiltasuna eta ezer ez egitea ez dira aukera bat.
– Euskal Herriko lurraldeetan Nafarroa eta Euskal gobernuei eskatzen diegu neurri eraginkorrak har ditzatela legez kanpoko asentamenduetan -tartean dauden Palestinako lurralde okupatuetan kokatutako Israeleko asentamenduetan- ekoitzitako ondasun eta zerbitzuen inportazioa eteteko.
– Instituzioei, Genozidioarekin bukatzeko ekimen politiko eta diplomatikoak bultzatzea eskatzen dugu.
– Instituzio eta eragile ekonomiko guztiei dei egiten diegu genozidioaren inguruan dauden enpresa guztiekin harremanak apurtu ditzaten. Okupazioari laguntzen dioten laguntza-mota guztiak amaitu behar dira.
– Israeleko estatuarena da gertatzen denaren erantzukizuna eta beraz Israelekiko harreman komertzialak eta Israelgo ordezkaritzen parte hartze normalizatua eten beharko litzateke. Adibidez, Israel NBEren Batzar Nagusiko kide izatearena. Israelek nazioarteko zuzenbidea etengabe urratzen duelako eta NBEren ebazpenak mespretxatzen dituelako. Israel NBEren Batzar Nagusiko kide izatea eteteko eskatzen dugu, legeak eta giza eskubideei buruzko betebeharrak bete arte.
– Zehapen espezifikoak aplikatzea eskatzen dugu. Israelgo okupazioa babesten duten pertsonei eta erakundeei zehapen selektiboak ezarri behar zaizkie, bidaiatzeko debekua eta euren aktiboak izoztea barne. Zigor horiek kolonoen indarkeria ahalbidetzen duten edo kokaguneei zerbitzuak ematen dizkieten enpresei ere aplikatu behar zaizkie.
– Apartheidaren aurkako NBEren Komite Berezia berrezartzea. Apartheid-aren aurkako Nazio Batuen Komite Berezia berrezartzeko eskatzen dugu, Hegoafrikako apartheid sistemari heltzeko. Komite hori NBEren Batzar Nagusiaren 1962ko azaroaren 6ko 1761 (XVII) Ebazpenari jarraiki sortu zen jatorriz. Batzorde hori berrezartzeak nazioarteko komunitateari ahalmena emango lioke Israelen apartheidaren antzeko praktikak ikertu, dokumentatu eta jorratzeko, palestinarrei kontuak ematea eta justizia sustatuz.
• Denok dugu zer egiterik genozidioa gelditzeko eta Palestinarentzat justizia eta bakea lortzeko
– Larrialdi egoera honek ahaleginak bikoiztea eskatzen digu, guztiok dugu zer egiterik, zer ekarria Israelek genozidioarekin bukatu dezan behartzeko.
– Gernika Palestina herri ekimena babesten dugun pertsonok eta erakundeok Palestinarentzat justizia eta bakea lortzeko jarduna bizkortzeko konpromisoa hartzen dugu.
– Era berean, jendarte zibilari, sare ekonomikoari eta askotariko eragileei dei egiten diegu zein posizio eta ekarpen egin dezaketen hausnartzera.
• Azkenik, Gernika-Palestina ekimenak datozen hilabeteetan mobilizatzeko konpromisoa hartu du, Palestina agendan mantentzeko eta elkartasun ekonomikoa antolatzeko.