Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Gizarte Segurantza hasi da jada 2024ko autonomoen kuota jakinarazten

Hiru sindikatuak garraiolariei adi egoteko eta Gizarte Segurantzaren oharrak begiratzeko adierazi die. Hasi baita 2024ko autonomoen kotizazio kuota finkatu eta jakinarazten. Jadanik jaso ez badute, laster jasoko dute oharra. Gizarte Segurantza dagoeneko ari da benetan ordaindu beharreko kopurua posta elektronikoz bidaltzen eta sindikatuak gomendatzen du jakinarazpenaren berri izan orduko, aholkulariei abisatzeko, okerrik bada, eta zuzendu behar izanez gero zuzentzeko.

Duela hiru urte aldatu zen kotizazio-sistema, “diru-sarrera errealak” kontuan izanez. Horrela, 2024an hilero ordaindu zena “behin-behineko kuota” orientagarria baino ez zen izan. Orain, Gizarte Segurantzak garraiolari autonomo bakoitzaren benetako etekin garbiak oinarri hartuta finkatuko du behin betiko kuota.

Jakina da sistema berriarekin, autonomoak soberako ekarpena egin badu, itzulketa bat jasoko duela eta dagokiona ordaindu ez badu, konpentsatu egin beharko duela, Gizarte Segurantzak berak aktibatuko du erregulazio osagarri hori eta dagokion kuota proposatuko dio.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak, behin bakoitzaren diru-sarrerak eskuratu eta ezagutu ondoren, 2024. urte osoko etekin garbia kalkulatzen du eta horren arabera kuotak finkatu. Horrela, zenbateko hori eta 2024an ordaindutako hileko kuotak bat baldin badatoz Gizarte Segurantzak jakinarazten du kotizazio-oinarria zuzena dela, horrela “behin-behineko” kuota “behin betiko” izango da; kasu horretan, ez da ez itzulketarik ez aparteko ordainketarik egingo.

Benetako diru-sarreren gainetik kotizatu duenari Gizarte Segurantzak aldea itzuliko dio. Ez da beharrezkoa eskaerarik aurkeztea, dirua zuzenean sartuko zaie banku-kontuan.

Benetako diru-sarreren azpitik kotizatu zutenak Gizarte Segurantzaren jakinarazpen bat jasotzen ari dira, erregularizazio osagarriarekin. Garraiolari autonomoak hilabete inguruko “epea” du aldea ordaintzeko. Epearen barruan ordaintzen ez bada, Gizarte Segurantzak %20ko gainkargua aplikatzen du, gehi interesak. Kasu batzutan ordaindu beharrekoa banku-kontutik zuzenean enbargatu dezakete.