Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Gutxienez 150 kamioi eta beste hainbeste garraiolari Barakaldoko V. Truck Festival topaketan

Euskadi Kamioi Klubak antolatuta V. Barakaldo Truck Festival topaketa burutu da iraileko lehen asteburuan Barakaldon. 150 kamioi baino gehiagok eta beste hainbeste garraiolarik hartu dute parte antolatutako hainbat ekintzetan. 

Denetarik egon zen, batez ere giro ona, atsegina, musika, jolas, lehiaketa eta abar. Bi ekitaldi nabarmentzearren, errepidean hildako lankideen omenez, kamioien bozina eta sirenekin osatutako burrunba ikusgarria, batetik, eta hobekien apaindutako eta argiztapen hobea duten kamioien lehiaketa, bestetik. 

Kamioien motorrek orro egin dute bosgarren aldiz Barakaldon, Ansioko  zelaietan. Hainbat eratako erakustaldiak, lehiaketak eta abar. Kamioien inguruko topaketaz gozatzen jarraitzeko eta indarberritzeko hainbat postu ere baziren, besteak beste, pilak kargatu nahi zituztenentzat zenbait ‘foodtruck’. 

Era berean, emakumezko garraiolariek ere presentzia eta protagonismo nabarmena izan zuten.  Egunero errepidean gizonezkoen artean profesionaltasun handiz jarduten diren emakume hauen indarra, gaitasuna eta talentua goraipatu zituzten kontzentrazio honetan.

Urtero bezala, topaketaren babesleetako batek emakumezko garraiolarien omenezko ekitaldia antolatu eta bultzatu zuen larunbat eguerdian. Garraioaren munduan ari diren emakumeak eta lana ikusarazteko ekitaldi horretan, Euskal Herriko hainbat tokitatik eta kanpotik etorritako  emakume gidariek hartu zuten parte.

https://www.facebook.com/p/ClubCamionEuskadi-100077113022274/