Datorren apirilaren 18an, larunbat goizean, egingo dira Hiru sindikatuaren, Babesa elkartearen eta Bideko Aterpe kooperatibaren batzar orokorrak, Araban, Langraitz Okako Zentro Zibikoan. Eguerdiko 12.00etan hasiko da Hiru sindikatuaren bazkideena. Aurretik egingo dira, Bideko Aterpe Kooperatiba eta Babesa elkartearen urteko batzarrak, hurrenez hurren goizeko 9.00etan eta 10.30etan hasita. Erakunde bakoitzak 2025. urteko balantzea egingo du eta etorkizuneko asmo, jokabideak zein aurrekontuak finkatu.
Garraiolari autonomoen Hiru sindikatuko bazkide guztiei urteko batzar orokorrean parte hartzeko deia luzatu zaie. Eguerdiko 12.00etan hasiko da agur eta aurkezpenarekin. Ondoren 2025 urteko kontuen balantzea egingo da, azken urteko jarduera sindikala jorratuko da eta azkenik, etorkizuneko egitasmoak, lan ildoak eta aurrekontua azalduko dira. Bukaeran, sindikatuko kideek euren zalantza eta galderak planteatzeko aukera izango dute.
Esan bezala, apirilaren 18an egingo dira Babesa elkartearen, Bideko aterpe kooperatibaren eta Hiru sindikatuaren batzar orokorrak, Iruña Okako Gizarte Etxeko Ekitaldi aretoan; hurrenez hurren, 9.00etan, 10.30etan eta eguerdiko 12.00etan, (lehenengo deialdiak ordu erdi lehenago). 2025 urteko jardueraren kontuen eta kudeaketaren balantzeak egingo dira lehenengo eta 2026 urtera begira aurrekontua zein plangintza proposatuko dira.
Goizeko 9.00etan hasiko da Babesa elkartearen batzarra. Puntu garrantzitsuenak, 2027rako urteko primak igotzeko eta ibilgailu berrien balorazioa aldatzeko proposamenak izango dira. Bideko Aterperen bilerako gai nagusiak, Kontseilu nagusiaren zein zaintza batzordearen aukeraketa eta berritzea, eta kanpoko kontu-ikuskaritzarako zerbitzua hautatzea izango dira.
Batzar Orokorrean onartu behar diren txosten eta agiri guztiak eskuragarri dituzte bazkide guztiek sindikatuaren egoitza sozialean.
Batzarraren funtzionamendu ona eragozten duen ekintza edo adierazpen orok egilea batzarretik kanporatzea ekarriko du.
HIRU sindikatuaren batzarreko gai ordena
1.- Agur eta aurkezpena.
2.- 2025. urteko kontuen balantzea
3.- 2025. urteko jarduera sindikala,
etorkizuneko egitasmoak eta lan ildoak
4.- Galdera eta eskaerak


