Hiru Euskal Herriko garraiolarien sindikatuko garraiolariek Seguran parte hartu dute Korrikan martxoaren 28an larunbat goizean. Jonan Arza garraiolariak gidatutako kamioia atzetik zutela, 2909. kilometroa osatu zuten. Iñigo Elorrik hartu zuen lekukoa sindikatuaren izenean. Igandean ere Hiruko kideek hartu zuten parte Bilbon 24. Korrikaren azken kilometroetan. Biktor Galarzak eraman zuen 3431. kilometroan lekukoa. Garraiolarien partaidetzaren argazkiak dira ondorengoak. Gure lekukoa.












