7,5 tona azpiko kamioi txikiekin eta furgonetekin dabiltzan garraiolari eta banatzaileek berriro, hurrenez hurren, 449 eta 225 euroko laguntza zuzena izango dute. Israelek eta AEBk Iranen egindako erasoak gasolio prezioaren igoeran eta garraiolarien egunerokoan izan duen eragina arintzeko hartutako ezohiko neurriak luzatu ditu Gobernuak eta gasolio profesionalaren onura jasotzen ez duten garraiolarientzat berriro zuzeneko laguntza izango da ibilgailu bakoitzeko. Aurrekoa, maiatzekoa, baino txikiagoa. Urriaren 30a baino lehen eskatu beharko da Foru Ogasunen web orrialdean telematikoki eta egun horretatik aurrera ordainduko zaie.
Horrela, esan bezala, ibilgailu arinarekin dabiltzan garraiolariek laguntza izango dute, 449 kamioi txiki bakoitzeko eta 225 furgoneta bakoitzeko. 1.350 euro jasoko dituzte, aurreko deialdian baino 450 gutxiago, 7,5 tonatik gorako masa duten kamioi astunekin lan egiten dutenek, GLP, GNC edo GNL motako erregaiak erabiltzen badituzte.
Ibilgailu txikiarekin dabiltzanek zuzeneko laguntza hauen eskaerak modu telematikoan aurkezteko epea zabalik dago 2026ko irailaren 1etik urriaren 30era bitartean foru ogasunen web orrietan: Araban https://web.araba.eus/eu/garraiorako-zuzeneko-laguntzak; Bizkaian,Bizkaia.eus/garraiorako zuzeneko laguntzak; Gipuzkoan, https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/tramiteen-zerrenda/-/tramiteak/xehetasuna/2984 eta baita Nafarroako Ogasunean ere, oraindik lotura argitaratu ez duten arren. Aurreko laguntzaren helbidea, https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/ayuda-directa-al-transporte-por-carretera-por-la-crisis-energetica-derivada-del-conflicto-en-oriente-medio-segunda-convocatoria-2026?print=true
Ekainaren 29ko 18/2026 Lege Dekretuak, arautzen ditu laguntza hauek, eta hain juxtu Martxoaren 20ko 7/2026 Errege Lege Dekretuaren 58. Artikuluaren jarraipena dira. Esan bezala epea urriaren 30era arte dago zabalik, eta kontu korrontean ordainduko dira egun horretatik aurrera. Informazio gehiago nahi duenak Hiru sindikatuaren bulegoetan galdetu dezake.
20 zentimoko laguntza
Garraiolari gehienek 20 zentimoko laguntza jasotzen dute kontsumitutako erregai litro bakoitzeko, gasolio profesionalaren bidez. Laguntza hori, momentuz, Euskal Herrian ez da ordaindu, atzerapen handia du martxotik. Normalean egiten den ohiko itzulketa, 4,9 zentimo litroko, ordezten du.



