Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Ibilgailu arina duten garraiolariek zuzeneko laguntza eska dezakete ekainaren 30era arte

Israelek eta AEBk Iranen egindako erasoak gasolio prezioaren igoeran eta garraiolarien egunerokoan izan duen eragina arintzeko Gobernuak hartutako ezohiko neurrien artean ziren gasolio profesionalaren onura jasotzen ez dutenentzat zuzeneko laguntza ibilgailu bakoitzeko. Horien artean daude ibilgailu arinarekin eta furgonetekin dabiltzan banatzaile eta garraiolarientzako laguntzak. Ibilgailu arin bakoitzeko, 665 euro jasoko dituzte eta furgoneta bakoitzeko 300. 1.800 euro jasoko dituzte 7,5 tonatik gorako masa duten kamioi astunekin lan egiten dutenek, GLP, GNC edo GNL motako erregaiak erabiltzen badituzte.

Ibilgailu bidezko zuzeneko laguntza hauen eskaerak modu telematikoan aurkezteko epea zabalik dago 2026ko maiatzaren 1etik ekainaren 30era bitartean foru ogasunen web orrietan: Araban https://egoitza.araba.eus/eu/-/errepideko-lurreko-garraiorako-zuzeneko-laguntzak-7-2026-errege-lege-dekretuan-aurreikusitakoak; Bizkaian, https://apps.bizkaia.eus/TTWB/?idioma=EU; Gipuzkoan, https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/tramiteen-zerrenda/-/tramiteak/xehetasuna/21/2984?_TramitesServicios_WAR_LEEtramitesServiciosportlet_d-4236615-p=2&_TramitesServicios_WAR_LEEtramitesServiciosportlet_gaia=true; eta baita Nafarroako Ogasunean ere, https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/ayuda-directa-al-transporte-por-carretera-por-la-crisis-energetica-derivada-del-conflicto-en-oriente-medio

Martxoaren 20ko 7/2026 Errege Lege Dekretuaren 58. artikuluak arautzen ditu zuzeneko laguntza horiek, Ekialde Hurbileko Krisiari Erantzuteko Plangintza Integralean sartuta daude, eta banku-transferentzia bidez ordainduko ditu Zerga Administrazioak 2026ko uztailaren 30etik aurrera.

20 zentimoko laguntza
Garraiolari gehienek 20 zentimoko laguntza jasotzen dute kontsumitutako erregai litro bakoitzeko, gasolio profesionalaren bidez. Laguntza hori, momentuz, ekainaren 30era arte dago martxan. Normalean egiten den ohiko itzulketa, 4,9 zentimo litroko, ordezten du. Beraz data horretatik aurrera, 20 centimoren ordez 4,9 jasoko dituzte.