Iñigo Aldalur Hiruko garraiolari autonomoak jubilatzerakoan sektorean gertatzen diren jokabide makurrak salatu ditu. Erreleborik ez dagoenez, ulertzen du kanpoko gidariak ekartzea, bertakorik ez badago, hori normala dela dio, baina hemengoen baldintza berberetan egon daitezela eskatzen du, “ez lau sosekin ekarri, aste osorako arroz zakua eman eta lo ere kamioian egin dezatela”, Garraiolariok aldizkariaren 139. zenbakian. Azken ale horretan beste gai batzuk ere jorratu ditugu, hala nola, martxoaren 17rako euskal sindikatuek deitutako greba eguna: langileria pobretzearen aurka eta Euskal Herria 1.500 euroko gutxieneko soldata jartzearen alde; 2025eko lan ezbeharren balantze tragikoa: 84 pertsona hil ziren lanean ari zirela, horietatik 22 garraiolariak; garraiolarien erretiroa aurreratzeko aldarrikapenak daraman atzerapena, beste albiste batzuk eta ohiko atalak, hala nola Eli Salvatierra abokatuaren iritzia, denbora-pasak, eta 2026rako aseguruen prezioak.
Aurreko zenbakiak



