El transportista autónomo donostiarra, Iosu Barandiaran, nos ha transmitido las dudas y la pena que ha sentido en las últimas semanas previas a la jubilación. No estaba convencido del todo para abandonar la actividad a la que ha dedicado su vida, pero, ya está, se ha retirado. Ahora, se entretiene, con los animales en el caserío Iparragirre del barrio de Altza en el que reside.
«Kristoren pena eman dit; ez dakit ondo egin dudan ala ez dudan ondo egin jubilatzearekin. Momentua heltzen da, laguntzen eskaera egin behar duzu, aurten ala hurrengo urtean. Bai ala bai. Eta uztea erabaki dut, bestela, jaurlaritzak ematen duten laguntza galduko nuke. Beraz kitto, baina pena haundiarekin» kontatu digu Barandiaranek. «Utzi badut, gehienbat, erreta bukatu dudalako da, oro har, enpresek ematen duten tratu txarrarengatik. Pandemia garaian ematen zuen garrantzitsuak ginela, ezinbestekoak baina azken finean ez gara horrela, hutsaren hurrengoa gara».
Garraio arloko enpresek ez dute langilea ondo tratatzen…
Nahi dutena egiten dute. Beraiek agintzen dute, nahi dutena ordaintzen dute eta langilearekin nahi dutena egin. Dena den, ez dakit ondo egin dudan. Aurreko astean Trafikon egon nintzen kamioiaren karneta utzi eta autoaren karneta jasotzeko eta kasi negarrez hasi nintzen.
Asko erre naute enpresek. Sarri ezer izango ez bagina bezala tratatu gaituzte, ez dut esan nahi denek, baina tratua aldatu da. Hona edo hara joan behar duzu eta okerrera egin du denak. Ez dakit gerora hobetuko den, txofer gutxiago ere bada, gainera, eta zaindu beharko dute bestela gidaririk gabe geldituko dira.
Denborarekin gero eta jende gaiztoagoa ere ezagutu dut garraioan, besteez aprobetxatzen direnak. Gehiago irabazteko bestea izorratzen dutenak.
Beraz, apurtxo bat desengainatua zaude horrekin, azken urteotako gauza al da?
Ez betidanik izan da horrelakorik. Baina, okerrera joan da. Beti dabiltza garraiolaria zanpatzen, zanpatzen eta zanpatzen. Horrek erre egiten nau ni.
Bestetik, nolabaiteko sinpatia diozu lanbideari, bizitza osoa eman duzu horretan…
Bai. Pila bat gustatzen zait kamioiarekin hara eta hona ibiltzea. Kotxean baino gehiago. Eta bertan lo egitea ere bai. Ibili izan naiz horrela urte askotan. Gehienbat hemen.
Europa aldera ibili nintzen bi urtez, txofertza lan baten ondoren, langabezian egon nintzenean. Kupelarekin batez ere Holandara bueltaka. Orduan iritsi nintzen urrutiena, Alemaniara. Bestela, bera bakarrik, etxera larunbatean iritsiko zen eta aurreratu egiten genuen, berak zati bat eta nik bestea gidatuta.
Kamioiarekin hasi baino lehenagotik ezagutzen nuen, 18 urte nituenetik edo. Auzokoa da. Bere etxetik gure baserrira ez da kilometro bat egongo. Portuan ere egoten ginen, nik Pasaiako portuan lan egin nuenean, kamioiarekin hasi aurretik.
Pasaiako Portuaren inguruan ibili al zara garraiolari?
Ez, Otxango Garraioak-en sozio, Lesakan genituen bulegoak. Esan bezala, tarteka lo egin dut kanpoan. Baina ia beti etxera. Hilabetean pare bat gau kanpoan, Zaragozara joaten nintzenean. Edo Burgosera, Santanderrera edota Torrelabegara, besteak beste.
Ez zaizu inporta kamioian lo egiteak, abentura kutsua du horrek…
Ez, azkenean engantxatu egiten du lan honek. Ikusten zara pixka bat libre xamar, bazkaltzen geratzen zara, gaur honekin eta bihar harekin, batekin eta bestearekin, denak ezagunak; Polita da jatetxe batera joan eta lagunak topatzea.
Ondo dago hori, ederra da, baina ez al dago gero eta gutxiago garraioaren sektorean….
Orain jende askok kamioian bertan jaten du; niri ez zait hori gustatzen, jatetxean bazkaltzea edo afaltzea hobe da, eta ez 20 minutuan. Denbora hartu behar da.
Lehengo lasaitasunak ez al dira amaitu? Lehen garraiolariek elkargune asko zituzten. Gaur egun gutxiago.
Nik nahiago dut lasai ibili. Hor kontu asko sartzen dira, gustura ibiltzeak ez du preziorik.
Zenbat urte eman dituzu garraioan?
Ez dakit seguru, 39-40 bat urte.
Gazte hasi zinen?
20 urte eta piko neuzkan.
Senideren bat zenuen? Nolatan has zinen?
Beti gustatu izan zaizkit kamioiak. Gogoratzen dut nola gure baserri aurretik autopista pasatzen denez, entzundako soinuen arabera hara joaten nintzela ikustera txiki txikitatik; begira egoten nintzen nola pasatzen ziren. Zer inbidia pasatzen nuen. Kamioi amerikarrak pasatzen baziren, soinu berezia zuten eta zuzenean joaten nintzen ikustera, korrika.
Zenbat kamioi izan dituzu?
Ez naiz beti autonomoa izan, txofer ere ibili nintzen, osaba batzuekin Nafarroan, Etxarri Aranazkoak ziren. Hortik abiatu eta Gasteiz, Bilbo, Irunera joan eta buelta egiten nuen. Itzuli zirkularra. Banatu eta jaso. Bazkide izateko eskaintza ere jaso nuen; dena den, hara bazkide joanez gero, pentsatu nuen betirako izango zela, etxe bat erosi, dirua eta dirua; ez zitzaidan gustatu. Ezetz esan nien. Bi urtetan ibili nintzen, osabenera astean zehar joanaz, eta asteburutan baserrira etorriz.
Gero kamioi frigorifiko batekin ere ibili nintzen, pare bat urtean; nagusia Errenteriakoa zen, bazituen kamioi batzuk, bat txikia; gehienetan Toledotik gora ibiltzen zen. Ia beti. Hori zeukan ona, beti toki fijoak zirela. Batean Gironara joaten nintzen, hurrengo handik Lugora. Ez dirudi, baina tirada dago Lugoraino.
Kamioian lo egingo zenuen…
Bai askotan. Igandean abiatzen nintzen eta heldu, jada, larunbat eguerdian.
Gogorra hori…
Gehienetan gauez gidatzen nuen. Hemen hilko naiz, esaten nuen, utzi beharra neukan. Beraz esan nion nagusiari, ez nintzela hainbeste ordu ibiliko. Eta halako abiaduran ere ez. Ni, a tope ibiltzen bainintzen. Orduan ez zegoen gaur egungo kontrolik, diskoak bai, baina…
Behin guardia zibilak geratu ninduen, Bartzelona eta Girona artean, 125 kilometro orduko abiaduran harrapatu ninduten kamioiarekin, esaten zidaten 127ra nindoala, nik ezetz… barkatu egin zidaten, ez dut sekula ahaztuko. Gaur egun abiadura horretan harrapatuz gero kartzelara zoaz.
Nagusiarekin hitzegin nuen, orduan. Esan nion futbola ez zaidala gustatzen, tabernetan ez naizela ibiltzen, ehiza dudala gustuko. Normalean ostiraletik larunbatera gauean, goizean 3.00ak aldera edo, ailegatzen nintzen, gehienetan, Salamankatik, Ciudad Rodrigotik Pasaiara abiatuta. Beraz esan nion, ordu horretan kamioia utzi eta etxera joango nintzela goizean basurdetan egiteko; ezetz esan zidan, deskargatu egin behar nuen, gero kamioia garbitu eta kargatu, berriz igandean abiatzeko. Beraz bukatu orduko larunbat eguerdia zen.
Era berean, esan nion halako abiaduran eta hainbeste ordu ez nintzela ibiliko. Banekien gaizki bukatuko genuela. Gauez askotan eta ia egun osoa gidatzen. Harekin egin dut kilometro gehien bizitzan, 18.000 hilabete batean; egunen batean, 20 ordu baino gehiago, 23 ordu inguru segidan ere bai gidatzen. Ez dut oroitzen, nondik nora, baina ordu pila ziren. Bi txofer izanda egin daitezke, baina, bakarrik?
Askotxo…
Gero beste batekin hasi nintzen, Madril edota Bartzelonara, eta bidaia batzuk Mallorkako Palmara transformadoreekin. Barkuak ez zidan beldurrik ematen, gustura joaten nintzen beraz. Egin ditudan bidaiarik ederrenetakoak izan dira. Ez nekien non zegoen ere.
Ez daukat eskolarik, oraingo gazteek daukaten bezala. Geografiaz dakidan guztia kamioiari esker ikasi dut. Baserritik ez nintzen atera Ceutara soldaduskara joan nintzen arte. Baserriko lanak egiten nituen, ez nintzen handik ateratzen ezta asteburuetan parranda egitera ere. Asko ikasi dut, eskolarik ez dut baina ez naiz sentitzen tontoa. Bizitzak erakutsi dit dena.
Ehizak erakutsi dizkit mendiko toki eta kontuak, bertako izenak, toponimoak, nondik igotzen eta jaisten den, bideak… Eta kamioiarekin errepideak, hiriak eta abar non dauden. GPS beharrik ez dut. Ia toki guztiak ezagutzen ditut.
Eta gero autonomo?
Bai 20 bat urtean. Otxandon ibili naiz bazkide. Plaza hor daukat saltzeko, baina ez dator atzetik gazterik. Semeari esan diot, baina ez dauka asmorik, badaki zein ordutan joan eta zein ordutan etortzen naizen. Oraindik 17 urte ditu. Motoarekin istripu bat izan zuen eta ikasturtea galduko du segur aski.
Zoriontsu izan zara garraiolari…
Bai, libre sentitu naiz, hemen bazkaldu, han bazkaldu…. Ezagunen kamioiak ikusi ezkero pozik, ezaguna eta laguna bazen, bertan geratuko nintzen. Horrelakoak ditu garraioak. Mila gauza dira.
Baserri gutxi daude egun Altzan, geroz eta gutxiago. Zer daukazu baserrian?
Oiloak eta oilaskoak. Eta artaldetxo bat ere bai, 20 bat ardi. Garai batean, lan fisiko askoz gogorragoa egiten nuen asteburuan baserrian kamioiarekin baino.
Orain jubilatuta gehiago jarriko al dituzu?
Ez, ez. Lasai bizi nahi dut.
Eta zaletasunak?
Tarteak hartzen ditut semearekin arrantzara joateko. Eta ehizara mendira. Gustura joaten naiz mendira ibiltzera ere.
Egunero Urdabururi buelta emanez gero pozik nintzateke. Batzuk azkar ibiltzen dira edo nik pauso txikiak ematen ditut. Ordu bete baino gehiago behar dut. Ia bi ordu izango dira. Ez nago seguru. Korrika ez baina martxa onean nabil. Ea hurrengo udaberrian zakurra hartu eta Urdabururi bueltak ematen dizkiodan.
Zergatik ez dabil gazterik garraioan?
Diruarengatik, gero eta gutxiago irabazten delako. Txofer bezala hasten bazara zukutu egingo zaituzte, esprimitu. Gero eta gehiago. Diru apurtxo bat egin nahi baduzu, kanpora ibili behar duzu, lan pila bat egin… eta asko kostatzen da, autonomo jartzea: kamioia erosi,, titulua atera… inbertsio handia eskatzen du eta gero, agian, lehenengo bihurgunean zartako bat hartzeko.
Arrisku handiak dira horiek. Nik egia esan zortea eduki dut. Nire kulpaz kolpe txikitxo bat eta bestela bizpahiru, besteek jota. Besterik ez.
Istripu larririk izan al duzu?
Ez larririk ez. Eskapada haundi bat behintzat izan nuen, Asturiasera bidean Santanderren. Gustuko nuen bide hori, jateko, lo egiteko… eta polita da, gainera, ikusteko. Bartzelona aldera, aldiz, dena da desertua; beti egin dut beroarengandik ihes, nahiago dut hotza. Bilbo eta Onton pasatuta badira aldapa batzuk, ba horietako batean, gaueko 22.30 aldera, euria ari zuen, auto on batek Mercedes, Audi, BMV edo horietako batek, oso azkar aurreratu ninduen; nire aurrean kontrola galdu eta bueltak ematen hasi zen. Jo izan banio biak itsasora erortzeko arriskua zegoen.
Geratu ginen eta esan zidan, «ya me perdonarás, no se que me ha pasado». Esan nion, «ke te va a pasar, ke vienes a toda ostia, y la carretera está mojada. El coche ha volado». Aiton bat zen, adinekoa. Korbata eta guzti, ondo jantzia.
Adiskide onak egin dituzu garraiolarien artean?
Bai. Eta konturatu naiz, naizen bezalakoa naizelako, nahiz eta beste enpresa batekoak izan besteak, lagun onak ditudala. Ez dakit nola esaten den euskaraz, me aprecian. Sumatzen dut jendeak estimatzen eta maitatzen nauela. Beste enpresakoak gutxiesten dituztenak azken finean bakarrik gelditzen dira. Niri berdin zait beste enpresa batekoak baldin badira ere.
Adiskideak asko egin ditut, ezagunak ere bai, eta nire garraiolaari ibilbidean badago bizkarretik puñala sartu didan «lagunen» bat edo beste ere. Traizionatu, izorratu, nauena.
«He acabado quemado con el trato que dan las empresas. En pandemia parecía que éramos esenciales, pero no somos nada»
«De pequeño, escuchaba el sonido de los camiones en la autopista, que pasa al lado del caserío y, a menudo, iba a verlos circular»
«Le dije al jefe que no volvería a conducir tan rápido ni tantas horas. El record fue 18.000 kilometros en un mes. Hasta 23 horas seguidas»
«Gracias a la caza he aprendido a caminar por el monte y con el camión a desenvolverme en carreteras y ciudades. No necesito GPS»
«No hay jóvenes. Si eres chofer te exprimen. Si quieres ganar mucho, tienes que ir fuera. Y cuesta mucho ser autónomo, camión, título…»

Arrantza eta ehiza dira Iosu Barandiaranen zaletasun handienak. Mendira ere joaten da zakurrarekin.

Hasta que fue al Servicio Militar a Ceuta casi no salió del caserío.


