Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Israelek negozioa egiteko Gazan egin duen genozidioa salatu du Euskal Herriko langileriak

Palestinaren eskubideen alde eta Israelek Gazan burutu duen genozidioaren aurka mobilizatu da Euskal Herriko langileria, urriaren 15ean, asteazkenean, Euskal Herri osoan. Hiru orduko greba eta hainbat mobilizazio egin dira, LAB, STEILAS, UGT, CCOO, Solidari, CGT, ESK, EHNE, Etxalde eta HIRU sindikatuak deituta. “gure kale, plaza eta lantokietatik, ahotsa altxatuko dugu Palestinagatik. Langileok lanausteak egin eta mobilizatuko gara Palestinako herriak jasaten duen okupazioa, apartheida eta genozidioa salatzeko”.

Euskal Herri osoan egin dira mobilizazioak, ez bakarrik hiriburuetan, negozio egiteko genozidioa salatu dute guztiek, Israelek Palestinako herriari egindako eraso basatia. “Genozidioa dela ez du inork zalantzan jartzen, Israelek eta hari eusten dioten gobernuek eta interes ekonomikoek izan ezik”.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es image-17-1024x662.png
La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es image-18-1024x750.png

Kaleak hartu ditu euskal langileriak, Palestinako herriari langile guztien elkartasuna adierazteko, eta Israelen jokabidea ozen salatzeko: “Israelek, Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuaren babesarekin, Palestinaren aurka burutu duen genozidioa eta gizateriaren kontrako krimenak; eta baita, Zisjordanian Palestinako lurraldearen etengabeko kolonizazioa ere eta horrek Palestinako langile klasearen lan eta bizi-baldintzetan dituen ondorio larriak”; Gainera langileek eskatu dute, okupazioari eta kolonizazioari bukaera emango dion konponbide integrala, “Palestinako herriak askatasunean bizitzeko duen eskubidea bermatua izan dezan” eta, horrekin batera, eskatzen diete: bai, Europako Batasunari Israelekin Elkartze Hitzarmena bere osotasunean, eten dezala, eta baita  patronalari zein, bertako eta nazioarteko erakundeei, Israelgo Estatuarekiko harreman komertzial oro ere, “ez da posible genozidio baten kontura negozioa egiten jarraitzea”.