Jose Ignazio Gaztañaga, «Gaztaño», es un transportista jubilado «afortunado» desde este verano. Un problema en la rodilla que acarrea desde que faenó en un barco pesquero de bajura hace muchos años, no le permitía trabajar cómodamente al volante del camión. Tuvo la suerte de disponer primero de una baja médica para unos meses, consiguió cobrar durante dos años el paro y, por fin, se jubiló recientemente. Cualquier autónomo tiene desde 2010 derecho a percibir el subsidio de desempleo, también, aunque el proceso para solicitarlo sea espinoso, difícil obtenerlo y la ayuda a percibir limitada.
Salbuespena dira Hiru sindikatuko garraiolarien artean langabezi saria eskuratu dutenak. Jose Ignazio Gaztañaga, «Gaztaño», garraiolari zestoarra da bat. Araban Amurrioko garraiolari batek eta berriki Gipuzkoan irabaziak asko jaitsi zitzaizkion beste batek ere jaso dute. Gutxi dira Hiruren baitan. Asko ez dira saiatu ere egiten, ahalegina eskatzen baitu. Dena den, garraiolarien eskubide bat ere bada, garraiolari autonomoak baliatu dezakeena, gutxi saiatu arren. 2019tik nahitaez kotizatu beharra dauka honetarako autonomoak.
Gaztaño deitzen diote, Joseinazio Gaztañagari. Aitonaren aitonari bezala. Ordutik denak dira Gaztaño familian. Egoskorra zelako deitzen omen zioten, egur gogorra da eta berez gaztainondoarena, denetan gogorrera ez bada ere. Aitortzen du Gaztañok langabezia kobratu ahal izateko prozesua ez dela erraz erraza izan: «gehiago lanik ez duzula izango, frogatu behar duzu besteak beste; hau da, enpresak paper bat sinatu behar dizu lanik ez dizula emango esanaz. Eta hori ez da erraz erraza edo sinple sinplea».
Eskatzea libre
Duela gutxi langabezia kobratzea lortu duen beste garraiolari batek behin eta berriro nabarmendu digu gaitza den arren eskatu egin behar dela, ezezkoa beti hor dagoela, eta ez dela etsi behar eskubidea mamitzeko eta aitortzeko konplexutasunaren gainetik.
Sindikatuak Lasarten duen bulegoan lagundu zioten, eskatzea seguraski alperrik izango zela esan zioten arren, oso zaila delako hilabete batzuetako galerak frogatzea; hala ere, eskatu eta lortu du: iazko udan oporretara urruti joan zitzaion txoferra, aurrena; erietxean ebakuntza gero, itzuli zenean, beraz, hamar hilabetean ez zuten lanik egiterik izan, uztailetik, apirilean autonomoetan baja eman zioten arte; eta itxaropen handirik ez izan arren, eskatu eta eskuratu du langabezia saria. Hilabete horietan galerak izan zituen, noski, eta frogatu egin behar.
Gaztañori bezala, Hiruko bulegoan eman zioten aukeraren berri; autonomoek ere eskubidea dutela langabezia eskuratzeko, ze bete behar dauden, eman beharreko pausuak eta abar. Nortasun agiri, famili ugari ziurtagiri, datu ekonomiko eta abar bidali zituzten Mutuara, «eskatutako paper guztiak». Gero Mutuak informazio osagarria eskatu, «seinale ona, hori ere bidali eta hilabetetara jakin genuen onartu zutela. Ez baduzu eskatzen seguru ez dizutela emango»
Galerengatik langabezia
Galerak aitortu eta langabezia saria eman diote. «Aurreko urteko uztailetik egon zen kamioia geldi, eta apirilean eman genuen baja; hamar hilabetean galerak izan genituen. Saiatzeak merezi du. Eskerrak eskatu genuela. Bi urterako da, huskeria izan arren, ezer baino hobe. Ezer ez daukanarentzat laguntza polita». Aukera izaten da baldintza batzuk betez, langabezia sari hori kapitalizatzeko ere.
Horrekin bakarrik bizitzerik ez dagoen arren, berari ondo etorri zaiola esan digu Jose Ignazio Gaztañaga, «Gaztaño», Hiruko garraiolari erretiratuak ere; Eli Salvatierrak eman zion aukeraren berri, bete beharrak osatu eta erretiratu aurretik bi urtetan jaso zuen saria. Orain ondo bizi da: «Uste nuen faltan botako nuela garraiolari jarduna», baina momentuz ez du faltan bota hainbat urtetan egin duen lana.
Oraindik noizean behin garraiolari ezagunen batek deitzen dio enpresa honetara edo hartara joan beharra daukala eta nondik edo nola galdetuz. «Baina gero eta gutxiago».
Orain aholkulari beraz…
Bai, aholkulari eta kitto, bukatu da, laster ezta hori ere…
Senideak garraiolariak al dituzu?
Ez, denak linterneroak.
Interesantea zure ibilbide edo esperientzia: bajan izan zara eta paroa kobratu duzu; hori ez da ohikoa autonomoen artean…
Nabarmendu nahi dut, Eli, Hiruko abokatuari esker lortu nuela; berak esan zidan aukera horiek zeudela: zergatik ez nintzen ba saiatuko; berak lagundu zidan egin beharrekoak egiten. Oso ondo aritzen da horrelakoetan.
Nik belauneko arazo bat neukan. Eta oraindik badaukat. Haunditu egiten zait eta hankak kargatu. Hori ikusita berak esan zidan, «eseri gaitezen, eta ze aukera dauden begiratu».
Orduan 60 urte neuzkan: Nik itsasoan lan egin nuen urte batzuetan, horiek ere baneuzkan kontatzeko; eta, horregatik, 63 urterekin uzteko aukera; baina ordura arte eutsi edo iraun behar nuen. Beraz ondo zetorkidan bi urtetan langabezi saria kobratzea, 61etik 63ra. Eliri esker lortu nuen eta ondoren lanbidea utzi. Eskerrak horri, ez nengoen eta lanik egiteko.
Ez da, dena den, prozesu erraza…
Zenbait betebehar nituen eskaera onartzeko. Nik enpresa bakar batentzat lan egiten nuen, horrek errazten du lana; hala ere zenbait kontu frogatu edo egiaztatu behar dira. Lanik gabe geratu zarela, galeran zabiltzala eta ez duzula jada beraientzat lanik egingo.
15 enpresentzat lan eginez gero zailtzen da gestioa, asko konplikatzen da. Nik batentzat egiten nuen, eta kostata bada ere, lortu nuen paper bat, esaten zuena ez zidatela lan gehiago emango, hau da, enpresak aitortzen zuen, data batetik aurrera ez nuela lanik izango. Jada bajan nengoen, 61 urterekin lanik gabe geratu nintzen. Orduan egin nuen langabezi sariaren eskaera mutualitatean. Onartu edo ez, mutuaren eskutan egoten da. Nire kasuan onartu zuten langabezia ematea. Kasu gutxitan ematen omen dute, nirea bezalako kasuetan soilik, Elik esan zidanez, baina bestela gehienetan atzera botatzen dituztela. Oso zaila dela.
Enpresak eragozpenik jarri al zizun paperak egiteko.
Bai, jarri zizkidan, horretaz arduratzen zenak ez zuen borondate eta interes handirik, motel xamarra zen. Elik lortu zuen, besteak beste, enpresako abokatua pertsonalki ezagutzen zuelako.
Beraz ezin zenuen lanik egin belaun horrekin, zailtasunak izango zenituen kamioira igotzeko ere…
Igo bai, baina banaketa sufrimendu bilakatzen zen. Batzuetan merkatal gune handietara eraman eta banatzen nituen produktuak. Sufrimendu handia zen, distantzia handia egin behar nuen, ezinean. Garberan behin atean zegoen seguritateko langileari eskatu behar izan nion laguntza. Ez nenbilen ondo. Esan zidan hamarretarako bukatu behar nuela, nik ezingo nuela eta berak lagundu zidan.
Zer moduzko lanbidea izan da, gustura aritu al zara?
Bai oso gustura. Lehenengo 10 urtetan itsasoan lan egin nuen, atun eta antxoen arrantzan. 17 urterekin hasita, han izorratu nuen belauna. Zazpi aldiz pasa nintzen ebakuntza gelatik. 15 bat egunetarako joaten ginen, antxoa eta atunetara.
Gehiena egon naizena 27 egun, behin. Azken atuna barkutik atera eta 24 ordura joan behar ginen berriro, egun bakarra etxean pasata.
Lanbide gogorra al zen?
Belaunek asko sufritzen dute. Mediku batek esan zidan, nire belaunarentzat txarrena hezetasuna zela. Hala ere, hainbat ordu pasatzen nuen ur-azpian lotan, umedade handia zen han; medikuak hori esan eta lau bat urtetara, zerbait egin behar nuela pentsatu eta kamioiarekin hasi nintzen.
Arrantza, berez, lan gogorra izan arren, gustukoa nuen. Orduan pentsatzen nuen, gerora, itsasoko lana faltan botako nuela, baina ez da hori gertatu.
Kamioiarekin zer jardun egin duzu?
Denetarik. Osaba batek banatzailea behar zuen zuzentzen zuen enpresan. Eta horretan hasi nintzen. Banaketan batez ere.
Enpresaz enpresa kamioi txikiarekin…
Tarteka kanpora ere egin nituen joan-etorri batzuek. Hegoalderantz. Eta behin joan nintzen kamioi baten bila Alemaniara.
Zenbat urte egin dituzu?
1992tik 30 urte baino gehiago. Azken hiruzpalau urteak geldi.
Joan etorri ugari A8an. Zer moduzkoa da?
Batetik beharrezkoa da, egin zuten bezala egin zuten aspaldi eta, beraz, zaharkitua gelditu da, gabeziak ditu eta hala ere, kobratu egiten dute. Bestetik, trafiko handia dabil. Aldapak, bihurgunean eta soilik bi erreiko zati ugari. Garbi dago hirugarrena zabaldu duten zatietan, segurtasun gehiago duela, seguruagoa dela.
Egin zutenean ondo zegoen, baina jada, ez. Zaharkitua bada eta trafiko handia badabil, zer dela eta kobratzen dute? Hainbat diru jasotzen dute Aldundiek bidesaritan. Errepideak konpontzeko erabiliko balitz, gaitzerdi…
Bai… Garraioan zabiltzala izan al duzu istripu larririk edota beste eragozpenik…
Autoarekin bai, baina kamioiarekin ez, sekula.
Sindikatuaren zuzendaritzan ere parte hartu duzu?
Bai, esperientzia oso ona izan da. Duela gutxi utzi nuen grebaren ondoren. Beharrezko lana dela uste dut. Zebait greba egin ditugu.
Bakarrik ari den garraiolari autonomoarentzat, oinarria da sindikatuaren babesa…
Dena den hor aritzeko txertatua egon behar duzu. Garraiolari batzuk sekulakoak esango dizkizute; gainera, jendeak pentsatzen du kobratu egiten dugula lan hori egiteagatik. Eta esaten ez duena, ez esan arren, hori pentsatzen ari da.
Egon ziur, norbaitek leporatuko dizu kobratzen duzula hortik. Askok ez dakite ezer. Beraz bakuna hartuta egon behar, eta ondo jakin zertan eta non ari zaren. Ez da inor etorriko bizkarretik heldu eta egindako lan onarengatik zorionak ematera edota «ondo ari zarete» esatera…
«No es un proceso fácil. Hay que demostrar que no volverás a trabajar en la empresa donde has trabajado. Tienen que firmar»
«Quiero subrayar que la abogada de Hiru, Eli Salvatierra, es la culpable de que me dieran el subsidio de desempleo. Ella me animó y ayudó»
«Ya no podía trabajar bien con el dolor en la rodilla que me lastimé en un barco pesquero. El paro me sirvió para llegar a la jubilación»
«Para estar en la Junta de Hiru tienes que estar vacunado. Tendrás que oir barbaridades de la gente. Piensan que lo hacemos por dinero»

Belauneko minarekin ezin fundamentuz lan egin eta bajan egon zen tarte batez.

«Urria bada ere, laguntzatxoa da»
Gaztañoren iritziz, «paroa eskuratzeko aukera, oso ondo dago, ezer ere ez baldin badaukazu, eskubidea da eta laguntzatxoa. Ez da iritsiko bizitzeko, beste zerbait behar, atzean, oso zaila da horrekin bakarrik aurrera egiteko, mila euro inguru dira. Baina, ez diozu esango ezetz… Niri oso ondo etorri zait, baina aurrera egin badut aurreratua nuen xoxengatik izan da, baina bestela, bizimodua erabat aldatu behar. Gaizki dabilenarentzat aukera hori badago. Baina ez pentsa sekulako mauka denik. Topea dauka».
«Erruduna Eli da dena den. Oso eskertua nago. Ez neukan ideiarik, ez nekien existitzen zenik ere. Ez nekien zertan ari nintzen ere. Betidanik eduki dut harreman ona Eli abokatuarekin, joan naizen guztietan, beti, egin diot kasu. Berak esan zidan aukera zegoela, azaldu zidan dena, pentsatu nuen eta aurrera. Hasteko galdetu zidan medikuaren baja hartzerik ba al neukan. Aukerarik banuen, beraz, bajan egon nintzen lehenengo 61 urte bete arte, eta gero langabezia eskatu 63ra arte irauteko. Noski, ahaztu, jarduera uzteko ematen duten laguntzaz. Horiek ez dago jasotzerik».
«Ezintasunik ez zidaten aitortu, bastoiarekin ibiltzen nintzen arren. Ehuneko 34koa bakarrik. Bi aldiz egon nintzen medikuarenean, baina ez zidaten eman. Ez daukat aparkatzeko txartelik ere. Hori bai, errenta aitorpenean deskontu txiki bat egiten didate. Jakitea beti ondo dago. Badakit noraino iritsi naitekeen».
«Desde 1992 he trabajado con el camión, durante más de 30 años, aunque tuve que parar los últimos tres o cuatro años»

Trabajó durante 10 años en un barco de bajura y luego 30 en el camión.
Gaztaño considera positivo su paso por Hiru que hace «un trabajo necesario».


