7.500 tonatik gora garraiatzen duten kamioi handiek debekatuta izango dute Bizkaia eta Arabako zenbait errepide erabiltzea, urriaren 9, 10 eta 12an. Hurrengo astelehenean, hilaren 12an jai eguna delako agindu ditu Erkidegoko Trafiko Zuzendaritzak kamioi handientzako murrizketa hauek. Urriaren 9an ostiralean arratsaldeko 17.00etatik 21.00etara eta, urriaren 10ean, larunbatean, goizeko 10.00etatik 15.00etara ezingo dituzte Gasteiztik ateratzen diren errepideak eta Bilbotik Kantabria aldera doazenak erabili.
Konkretuki, aipatutako tarteetan ezingo dira ondorengo errepideak erabili, A8a Kantabriako norantzan 119,5 km-tik; N634a Kantabriako norantzan 107 km-tik; N240a Gasteizko norantzan.; eta A1 Madrilgo norantzan 352 kmtik (Gasteiz).
Kamioi astunek ezingo dituzte astelehenean ere errepide horiek erabili, arratsaldeko 16.00etatik gaueko 21etara bitartean baina beste noranzkoan. Konkretuki, A8a Irungo norantzan Kantabriatik 119.5 Km-ra; N634 Irungo norantzan Kantabriatik Bilbaoraino eta, Kantabriako norantzan, aldiz, 107 Kmtik Bilbaoraino, ezta N240a Bilboko norantzan eta A1 autopista, Iparralderako norantzan Burgosetik 352 Kmra gutxi gorabehera, Gasteizen.
Informazio gehiago jaso daiteke www.trafikoa.eus web orrialdean.


