Garraiolariak kamioian eraman behar duen kontrol-agiria elektronikoa izango da nahitaez urriaren 5etik aurrera. Internet bidez egin daiteke, plataforma ezberdinek eskaintzen dute agiri hori sortzeko aukera. Batzuk doakoka dira, beste batzuk ordainduak. Garrantzitsuena da agiriak bete beharrak kunplitzea.
Doan egiten du Garraio Ministerioaren plataforma sinpleak https://simple-hmi.plataformasimple.es/ eta badira ordaintzen direnak ere. Ez du balio paperean bete agiria eta eskaneatzeak. Derrigorrez sortu behar da PDF bat bere QR kodearekin. Horrela klik batekin edonork ikusi dezake garraioari buruzko informazioa, kargatzailea, garraiolaria, jatorria eta helmuga, data, ibilgailua eta salgaiaren ezaugarriak, orain arte paperean bezala. Baita ikuskariek edo poliziek ere.
Ardura bikoitza da. Garraiolariak kamioian ez badarama, zigorra bientzat da kargatzaile eta garraiolariarentzat, beraz hark pasatzen ez badio garraiolariak berak sortu beharko du. Berdin da washappean edo posta elektronikoan eduki, sakeleko teléfono, Tablet edota ordenagailuan begiratu, kontrol fitxategi horren paperezko kopia ere eraman daiteke, baina beti ere dagokion QRarekin. Segituan informazio guztia eskura edukitzeko.
Esan bezala kabinan eramango da abiapuntutik zama entregatu arte, eta ondoren, gutxienez urtebetez euskarri informatikoren batean edo hodeian gorde beharko da nahitaez.
Garraio guztiei eragingo die, Mudantza, garabi bidezko garraio eta azken miliako banaketei izan ezik. Euskal errepideetatik partzialki igarotzen diren nazioarteko garraioak ere libratzen dira. Abian da CMR elektronikoa ezartzeko prozesua, baina momentuz ez da derrigorrezkoa, eta paperezko CMRa erabil daiteke oraindik.



