Euskal Herriko eskubide sozialen Kartak bat egin du otsailaren 9an, igandean, Zaldibarren bertan, Eitzagan, eguerdiko 12,30etan Zaldibar Argitu taldeak egingo duen protestaldiarekin. Kartaren barruan da Hiru sindikatua ere. Bost urte igaro dira Zaldibarko zabortegia erori zenetik, baina arduradunek ez dute erantzunkizunik bere gain hartu, eta gauza gehiegi da argitu gabe.
2020ko otsailaren 6an gertatu zen Verter Recycling enpresak kudeatzen zuen zabortegiko istripua. Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze hondakinen azpian lurperatuta geratu ziren betirako. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak partaide guztien elkartasuna adierazi die senide eta lagunei; eta horrekin batera, erantzukizun guztiak argitzeko eskatu du, baita, Zaldibarkoa bezalako hondamendirik berriro gerta ez dadin bermeak eta neurriak. Arduradunek gertatua argitu dezatela eta beharrezko pausuak eman etorkizunean pertsonen bizitzarekin eta naturarekin bateragarria den eredu jasangarri bat izan dezagun.