Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Laguntza ofiziala urria denez, garraiolari gehienak ezin jarduera aldez aurretik utzi

Garraiolariei ez die Gizarte Asegurantzak 60 urterekin galerarik gabe erretiratzeko aukerarik ematen. Hori gutxi balitz, oso urriak dira garraiolariak aurretik erretiratzeko ematen diren laguntzak, eta ez dira jarduera utzi nahi eta eskaera egiten duten guztientzat iristen. Gutxi batzuentzat soilik, aurten ere eskaera egin dute bost garraiolarietatik soilik batentzat iritsi da laguntza, beste lauak, baldintzak bete arren laguntzarik gabe gelditu dira, Administrazioak ez duelako nahikoa diru jartzen.  Ezintasunen bat daukatenek eta 65 urtetik gorakoen artean batzuek jasoko dute 30.000 euroko laguntza. Horiek dira loteria honetan zori ona dutenak besteak baino zaharragoak izateagatik. 65 urtekoen artean zaharrenek jasoko dute. Hortik azpikoek ezer ere ez. Gasteizko Garraio sailak ematen duen laguntza ere huskeria da.

Beraz, ezin esan aurrez erretiratzeko laguntzak direnik; izan ere, laguntzak motzak dira, eta erretiratzen direnak jada 65 urte dituzte. Ez da helburu hori betetzeko nahiko baliabide jartzen; ez dago, beraz, aldez aurretik erretiratu daitekeen garraiolaririk; soilik gidari gisa jarduteko ezintasunen bat aitortuta dutenek dute aukera. Aurten ere, ezintasuna dutenentzat eta 65 urte baino gehiago dituztenentzat baino ez da iritsiko Madrilgo laguntza. Esaterako, Hiru sindikatuko 10 garraiolarik egin dute eskaera eta bik jasoko dute, biak ezinduak. 

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak 63 urte bete dituztenei ematen dien laguntza ere ez da nahikoa: iaz 12.300 eurokoa izan zen garraiolari bakoitzeko, aurten horretara bideratutako aurrekontua berdina zen beraz gutxi gorabehera hori jasoko dute eta 18-24 hilabetez bizi behar kopuru horrekin, autonomoen kuota ordaindu, kotizatu, etab.

Madrilek jarritako 9,6 milioi euroko laguntza oso urria izan da, aurten ere oso motz geratu da eta bost eskatzailetik lau ezer gabe geratu dira aurrekontu faltagatik. Hiruko bi partaidek soilik jasoko dute 30.000 euroko laguntza hori. Praktikan, 65 urtera arte eta adin horretatik gora lanean jarraitzen dutenei ematen zaien saria da. Lehenago utzi nahi dutenek ez dute dirurik jasoko. Aipatzekoa da 2022ko martxoan garraiolariak lanuzte eta protestan zirenean, urte horretarako eta hurrengo urterako aurrekontua 10 milioi eurotik 20ra bikoiztuko zuela iragarri zuela Gobernuak. Baina gutxi iraun zuen konpromisoak. Iaz, 2023an aurrekontua jada erdira itzuli zen. 65 urte dituzten asko eta gutxiago dituztenak kanpoan geratzen dira. 63rekin utzi nahi dutenek, gehienak, adin horrekin errepideetan ordu luzez ibiltzeko gai sentitzen ez direlako, Gasteizko Garraio Sailak ematen dituen apurrekin konformatu behar dute.

Garraiolariak jasoko duen jubilazioan galerarik izan gabe 60 urterekin erretiratzeko eskaera en da berria. Administrazioak neurriak hartu beharko lituzkeela eskatzen ari da Hiru aspalditik, Madrilen negoziatzen ari dira, baina oraingoz ez da ezer mamitu. Argi dago, jarduera neketsu eta gogorra dela, errepidean garraiolari asko hiltzen dela, 60 urtetik aurrera zorabioren bat edota bihotzekoren bat izateko arriskua handia dela, ondorioz errepideko erabiltzaile guztiak gaudela arriskuan, beste lanbide batzuei aitortzen zain bezala, garraiolariak ere eskubidea duela aurretik erretiratzeko eta ibilbide profesional gogorrari amaiera duina emateko. Oraingoz ez da ezer mamitu baina Madrilen ari dira negoziatzen. Garraiolarien premia eragozpena izan daiteke jubilazioak errazteko.  Jakina da zahartua dela sektorea, garraiolari gehienak 50 urtetik gorakoak direla, eta asko direla jubilatuko liratekeen 60 urtetik gorakoak. Beraz, pila bat jubilatzen badira erreleboaren arazoa areagotuko da. Baina bestalde, erakargarriagoa egingo du sektorea eta gazteak lanbidera erakarri ditzake, baldin badaki, behintzat 60 urterekin jubilatuko dela. 

MITMA Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioko Lurreko Garraioaren Zuzendaritza Nagusiak uztailaren 10eko BOEn argitaratu zuen 2024an errepideko garraioaren jarduera bertan behera uzteko laguntza jasoko dutenen eta kanpoan gelditu direnen zerrenda. Bost aldiz gehiago dira hauek. Aipagarria da ezintasunen bat dutenentzat edota 65 urtetik gorako garraiolarientzat iritsi dela soilik. Deialdi honek, aurten ere, 9 ‘63 milioi euroko aurrekontu eskasa izan du, eta, aurrekontu hori ez da nahikoa izan ez eskatu duten guztien erretiroa errazteko ezta sektoreak dituen beharrak asetzeko. Horrela, soilik Hiruko bi garraiolarik jasoko du 30.000 laguntza; iaz bezala, guztira 321 dira onuradunak; azken urteetan erretiroa hartu ahal izan duten garraiolari kopurua da, antzeko joerari eutsi dio, aurten ere. Eskatzaileen % 82, hau da, 1.450 garraiolari, laguntzetatik kanpo geratu dira, horietatik 1.158k dirulaguntza jasotzeko beharrezko baldintzak bete arren. Horrez gain, beste 292 garraiolari ere kanpoan geratu dira, baldintzaren bat ez betetzeagatik. Aipagarria 1.158k ez dutela 65 urterekin erretiratzeko laguntzarik izango, Ministerioak ez duelako behar adina aurrekontu jartzen horretarako. 

Onuradunen zerrenda osoa Garraio Ministerioaren webgunean kontsulta daiteke, esteka honetan: https://cdn.transportes.gob.es/portal-web-transportes/sede_electronica/transporte_terrestre/ayudas_abandono/resolucion.prov.abandono.2024.pdf

Garraioa uzteko laguntzen aurrekontua eskasa dela salatzen segituko du Hiruk, eta datozen urteetan kopuru hori nabarmen handitzea eskatuko du. Eusko Jaurlaritzak gehiago lagundu diezaioke garraioari. Aitortzen dute garraiolariak funtsezko lana egiten duela euskal gizartearentzat eta industriarentzat, baina gero ez du hori kontuan hartzen, garraioa bultzatzeko neurriak hartzerakoan, ezta erretiro aurreratua bultzatzeko eta 60 urte bete ondoren jarduera utzi nahi duten garraiolariei laguntzeko orduan ere. Arriskutsutzat jotako beste lanbide batzuek, poliziek edo suhiltzaileek, esaterako, erraztasun gehiago dituzte adin horretan uzteko.