Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Leitzarango autobidea itxita da asteburuan eta by-passa zabalduko da urte osorako

A15 Leitzarango autobidea itxita egongo da asteburu osoan, ostiral gauetik astelehen goizera bitartean, bi norantzetan Andoain eta Berastegi artean Belabietako tunelean hasiko diren bide-lanak direla eta. Bestalde, by-passa irekiko da tunelean, ekainaren 16an, goizeko 6.00etan, gutxi gorabehera urte beterako. Aipatutako tunela itxita egongo da Andoaingo norantzan eta bi noranzko zirkulazioa bideratuko da beste bi erraietan Iruñarako norantzan. Gainera, debekatuta izango dira, salgai arriskutsuen garraioa eta murriztuta, garraio bereziak, 4.5 metroko altueratik, 3 metroko zabaleratik eta 22.55 metroko luzeratik gorakoak, alegia.

Ekainaren 13an ostiralean itxiko da Leitzarango A15 autobidea gaueko 22:00etatik ekainaren 16ko goizeko 6:00etara bitartean, bi norantzetan, bai Nafarroatik Gipuzkoa aldera norantzan, Andoaingo partean, Berastegiko lotunetik Sorabillan N1arekin elkartzen den punturaino, eta baita beste norantzan, N1eko sarreratik Berastegiko lotuneraino, Belabietako tuneletan egiten ari diren bide-lanak direla eta.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Trafikoko arduradunek jakinarazi dutenez, asteburuan itxita egongo da A15a Berastegi eta Andoain artean. Trafikoa N1 errepidetik desbideratuko da ibilbide luzeetarako; inguruko herrietara joateko GI2130 (Tolosa-Leitza) eta GI2135 (Tolosa-Lekunberri) erabiliko dira. Bi errepide hauek inguruko bizi lagunentzat gordeko dira, tokiko trafikoetara mugatuko dira. Desbideratzeak errepidean bertan jakinaraziko dira, seinale bidez markatuta egongo dira. 

Informazio gehiago, nahi duenak 011 telefono zenbakira deitu dezake, edota @trafikoaEJGV eta www.trafikoa.euskadi.eus kontsultatu.