Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Leitzarango autobidea itxita da ostegun gauean Berastegi eta Andoain artean

Ostegunean, ekainaren 4an, A15 Leitzarango autobidea itxita egongo da gaueko 22:00etatik ekainaren 5eko goizeko 6:00etara bitartean, bi norantzetan, bai Nafarroatik Gipuzkoa alderantza, Andoaingo partean, Berastegiko lotunetik Sorabillan N1arekin elkartzen den punturaino, eta baita beste norantzan, N1eko sarreratik Berastegiko lotuneraino, Oinddolar eta Gorosmendiko tuneletan egiten ari diren bide-lanak direla eta.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Trafikoko arduradunek jakinarazi dutenez, Berastegi eta Andoain artean ostiral gauean itxita egongo da bidea. Desbideratzeei dagokionez, Ibilbide luzeetarako: N1 errepidea eta A10 autobidea erabiliko dira. Andoain inguruko herrietara doazenentzat, Berastegiko lotunean biratu eta GI2130 (Tolosa-Leitza) errepidea hartu beharko dute haien helmugara iristeko. Desbideratzeak errepidean bertan jakinaraziko dira, seinale bidez markatuta egongo dira. 

Iruñeko norantzan ere N1 eta A10 bideak erabiliko dira; Lekunberri eta Leitzara joateko, Tolosa lekunberri GI2135 bidea erabiliko da. 

Informazio gehiago, nahi duenak 011 telefono zenbakira deitu dezake, edota @trafikoaEJGV eta www.trafikoa.euskadi.eus kontsultatu.

Un tren en un parque

El contenido generado por IA puede ser incorrecto.