Ostiralean , abenduaren 14an, A15 Leitzarango autobidea itxita egongo da gaueko 22:00etatik abenduaren 15eko goizeko 06:00etara bitartean, Nafarroatik Gipuzkoa aldera norantzan, Andoaingo partean, Berastegiko lotunetik Sorabillan N1arekin elkartzen den punturaino, Oinddolarreko tunelean egiten ari diren bide-lanak direla eta.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Trafikoko arduradunek jakinarazi dutenez, Berastegi eta Andoain artean ostiral gauean itxita egongo da bidea. Desbideratzeei dagokionez, Ibilbide luzeetarako: N1 errepidea eta A10 autobidea erabiliko dira. Andoain inguruko herrietara doazenentzat, Berastegiko lotunean biratu eta GI2130 (Tolosa-Leitza) errepidea hartu beharko dute haien helmugara iristeko. Desbideratzeak errepidean bertan jakinaraziko dira, seinale bidez markatuta egongo dira.
Informazio gehiago, nahi duenak 011 telefono zenbakira deitu dezake, edota @trafikoaEJGV eta www.trafikoa.euskadi.eus kontsultatu.