Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Madrileko Gobernuak azken orduan berretsi du 2026an BEZa ordaintzeko moduluen sistema

Garraiolari autonomoek aurreko urteetan bezala ordaindu ahal izango dute BEZa moduluen sistemaren bidez. Pedro Sanchezen Gobernuko Ministroen Kontseiluak, aurtengo azken bileran, urteko fakturazioaren muga onartu zuen, in extremis, lege-dekretuz. Moduluen sistemaren bidez Balio Erantsiaren Zerga ordaindu ahal izateko topea, EAEn 250.000 eurokoa izango da 2025ean bezala (Estatuan 125.000). Iaz bezala mantentzen da, beraz; izan ere, aitorpenean ez da karga erabilgarria handituko: gehieneko muga 40 tona izango da garraiolari asko 44 tona eramatera pasa diren arren.  

Aurreko urteetan bezala, garraiolari askoren kezka eta egonezina urteko azken astera arte mantendu da. Azken orduan, urteko azken bileran onartu du Madrileko Gobernuak BEZa moduluen bidez ordaintzeko topea. 

2026 urtean zehar 250.000 euroko fakturazioa gainditzen ez duten euskal garraiolari autonomoek erabili ahal izango dute modulu-sistema. Estatuko gainerako erkidegoetan 125.000 eurokoa da muga. Ministroen Kontseiluan onartutako dekretua Diputatuen Kongresuak berretsi beharko du urtarrilean.
Garraiolariek 40 tonako mugarekin jarraituko dute BEZa ordaintzen, nahiz eta legez baimendutako pisuak eta neurriak handitu diren. Ibilgailuen gehieneko masa 44 tonara igo duten garraiolariek 40 tonako gehieneko mugarekin zergak ordaintzen jarraituko dute. 

Aurreko urteetan bezala, moduluen sisteman zergak ordaindu ahal izateko muga azken orduan luzatu da. Urtea amaitzeko astebete falta denean, abenduaren 23ko Ministroen Kontseiluak in extremis onartu zuten. Urtero, garraioko profesionalek zalantza izaten dute, eta ez dakite azken ordura arte Ogasun Ministerioak moduluak mantenduko dituen edo sistema hori behin betiko utzi eta beste bat indarrean jarriko duen.