Urtarrilaren 22an, Diputatuen Kongresuak ez zuen baieztatu 2024ko abenduaren amaieran Gobernuak onartutako Omnibus lege-dekretua. Horrek eragin bat edo beste izan du, besteak beste, 2025ean moduluen erregimenari atxikita jarraitu ahal izateko, urteko fakturazio-muga beste urtebetez luzatzea aurreikusita zegoen, baina ontzat eman ez zenez, luzapen hori momentuz indargabetuta gelditu da.
Horrek esan nahi du indarrean dagoen arauak 2025ean BEZaren moduluan jarraitzeko negozio-bolumenaren muga ezartzen duela: 150.000 € (BEZik gabe fakturatutakoak) 2024an.
Zergak Estatutu mailako Zerga Agentzian ordaintzen dituztenentzat muga hori askoz ere murritzagoa da, Errentako moduluen erregimenean daudenez, 75.000,00 €; izan ere, moduluetan BEZean egoteko, nahitaez Errentako erregimen berean egon behar dute, eta ezarritako mugak azken kontsumitzaileei fakturatutako %50eko baldintza bete behar du.
Badirudi Madrileko Gobernuak datozen egunetan indargabetutako luzapena aurrera ateratzeko asmoa duela. Baina ordura arte egoera aipatutakoa da. Beraz, luzapena onartzen ez den bitartean, 2025erako Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako BEZ moduluaren muga 150.000 eurokoa da, 2024an fakturatuta. Zerga-baldintzen aldaketa dakar neurriak, gure kasuan okerrera, murrizketa eragin mugatua dauka, baina Estatuko gainerako lurraldeetan de facto garraio astunean dabiltzan guztiak baztertzen dituena moduluen sistematik.