Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Musuko, gasolio eta esleipenetan ustelkeriagatik abian den Koldo kasuak Nafarroan du abiapuntua

Jakinak dira Koldo kasuko sumarioan diren bidegabekeriak, pandemia garaian musukoen salerosketan hasitakoak, eta gero gasolioaren salmentan eta bide lan publikoen esleipenetan borobilduak. Nafar jatorria du parte batean kasuak, bertakoak baitira Santos Cerdan eta Koldo García, hurrenez hurren, Milagros eta Huarten PSOEko zinegotziak izandakoak. Agintarien “haginkadak” daude oinarrian “Koldo Kasua” gisara ezagutzen den ustelkeria sarean. Susmopean dago Belateko tunelen bikoizketa egiteko bide-lana. 

Besteak beste, auzipetuta daude, Jose Luis Abalos, PSOEko antolakuntza idazkaria eta Garraio ministro izandakoa, afera ezagutzearekin batera alderdiko kargua utzi behar izan zuena; Santos Cerdan nafarra, (kartzelan dago ekainaren 30etik…) haren ordezkoa PSOEko zuzendaritzan, Pedro Sanchez presidentearen ondoan; eta Koldo Garcia, Abalos Garraio ministroaren aholkularia.

Bien bitartean lanean jarraitzen du garraiolariak, garaiz erretiratzeko aukerarik gabe, eta horrelako bidegabekeriak bere izerdiarekin ordainduz. Enpresa handiek tarifak jaitsiko dituzte “zergarik gabeko” erregaiak merkatuko prezio normala baino merkeago eskuratzen badituzte; Bideko Aterpe kooperatiban baino merkeago. 

Baztanen, bizilagunak eta garraiolariak kexu dira N121 errepidea bikoizteko bide lanaren ardura izan duen enpresaren gaitasun urriarengatik; izan ere, enpresa horrek ez zituen lanak azkartu, garraiolariek Belateko portu zaharretik bizia jokoan zuten bitartean. Hori guztia jasotzen da Garraiolariok aldizkariaren 135. zenbakian, beste gai batzuekin batera: hala nola Astigarragan beste aparkaleku “seguru” bat eraikitzeko proiektua; garraiolarien ekimenak garraioan erretiro aurreratuaren alde, eta beraz, prekarietatearen eta laneko ezbeharren aurka; garraioko gastu arrunten % 70eko deskontu fiskala; Hiru, Anet eta Tradisnak fiskalitatea hobetzeko eta kamioiei peajerik ez jartzeko Nafarroako Gobernuari egindako eskaera; beste informazio interesgarri batzuen artean. Era berean, ohiko atalak ditu, hala nola abokatuaren txokoa, 2025erako aseguruen prezioak edota denbora-pasak.

Garraiolariok135 PDFan

Aurreko zenbakiak

Garraiolariok134 PDFan

Garraiolariok133 PDFan

Garraiolariok132 PDFan

Garraiolariok131 PDFan

Garraiolariok130 PDFan

Garraiolariok129 PDFan

Garraiolariok128 PDFan

Garraiolariok127 PDFan

Garraiolariok126 PDFan

Garraiolariok125 PDFan

Garraiolariok124 PDFan

Garraiolariok123 PDFan

Garraiolariok122 PDFan

Garraiolariok124 PDFan

Garraiolariok123 PDFan

Garraiolariok122 PDFan

Garraiolariok121 PDFan

Garraiolariok120 PDFan

Garraiolariok119 PDFan

Garraiolariok118 PDFan

Garraiolariok117 PDFan

Garraiolariok116 PDFan

Garraiolariok115 PDFan

Garraiolariok114 PDFan

Garraiolariok113 PDFan

Garraiolariok112 PDFan

Garraiolariok111 PDFan

Garraiolariok110 PDFan

Garraiolariok109 PDFan

Garraiolariok108 PDFan

Garraiolariok107 PDFan

Garraiolariok106 PDFan