Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Nafarroako Gobernuaren aldaketa fiskala huskeria da Hiru, Anet eta Tradisnaren iritziz

Nafarroako Foru Gobernuak onartutako neurri fiskalak ez dira nahikoa eta ez die sektorearen benetako eskaerei erantzuten. Hori uste dute TRADISNA, ANET eta HIRUk. Garraiolarien aldarrikapenak ezagunak dira, Gobernuko arduradunei argi eta garbi azaldu zizkien elkarrekin egindako bileretan eta jakinarazi dituzte azken asteetan egindako mobilizazioetan ere. 

Garraiolarien ordezkarien ustez, baztertuta dauka garraioa Nafarroako Foru Gobernuak, «hilzorian dagoen sektore horren benetako beharretatik urrun dauden neurriak» hartzen baititu.

Kezka adierazi dute Nafarroako garraioa ordezkatzen duten Hiru, Anet eta Tradisna elkarteek Nafarroako Gobernuak 2026rako akordio fiskal berria iragarri ondoren: «beste behin ere garraio profesionalaren errealitateari muzin egiten dion eta azken asteetan egindako eskaera nagusiei erantzuten ez dien proiektu baten aurrean» gaude. 

Elkarteek gogorarazi dute Nafarroako garraioaren aldarrikapenak argiak eta ezagunak direla: Nafarroako errepide sarean bidesariak jartzeko asmoa baztertzea, bidezko fiskalitatea, azpiegiturak, errepideak eta atsedenlekuak hobetzea, hori guztia lan duina eta belaunaldien arteko erreleboa ziurtatzeko. “Ez dugu pribilegiorik eskatzen, baldintza berberak baizik “.

Elkarteek uste dute iragarritako aldaketa fiskalak ez datozela bat garraioaren errealitatearekin, ez dutela arintzen Nafarroako garraiolari autonomoek jasaten duten gehiegizko presio fiskala, eta ez daudela baldintza berberetan inguruko erkidegoekin lehiakor izateko. 

Hobekuntza batzuk aitortu dituzte garraiolarien elkarteek esaterako zuzeneko estimazio bereziko erregimena zabaltzea edota ibilgailuak berritzeko kenkariak, baina zerga plangintza orokorra eskatzen dute, eta, batez ere, garraio arloan dihardutenek gaur egun dituzten gabezietarako irtenbideak. «Pakete fiskal berria batez ere lan-errentetan eta Sozietateen gaineko Zergan zentratzen da, garraioaren espezifikotasuna kontuan hartu gabe. Kostu altuak ditu, irabazia gero eta juxtuagoa da edo ez dago irabazirik, eta, beraz, irautea besterik ez daukate. 
Nafarroako garraiolarien ordezkariek gogorarazi dute aurkeztutako proposamenak arrazoizkoak, zehatzak eta bideragarriak direla eta beraz, elkarrizketa eskatzen dute euren eskaeproposamei erantzuteko eskatzearekin batera. «Momentuz, Foru Gobernuak isiltasuna eta inposizioa proposatzen ditu». 

«TRADISNA, ANET eta HIRUk zuzenean ezagutzen dituzte sektoreak dituen zailtasunak eta benetako aurrepausua eragin dezaketen neurriak. Beraz, garraioaren egunerokotasuna ondo ezagutzen dugunoi entzun behar digu, batez ere, politika eraginkor eta egorkorrak bultzatzeko, benetan funtzezkoa bada jarduera. Garraioa presente dafgo. Produktu bakoitzean, saltoki bakoitzean eta etxe bakoitzean».