Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Nazioartean dabiltzan kamioi astunek maiatzaren 29an debekatuta dute zenbait euskal errepidetan zirkulatzea

Nazioartean diharduten kamioi astunak ezingo dira euskal errepideetan ibili maiatzaren 28an gaueko 22etatik maiatzaren 29ko ordu berera arte. Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroak Ipar Euskal Herriko muga zeharkatuko duten kamioientzako murrizketa berezi hauen berri eman du: maiatzaren 28ko 22:00etatik maiatzaren 29ko 22:00ak arte debekatuta dute zirkulazioa mugaz gaindi garraioan ari diren 7500 kgtik gorako ibilgailuek, Irunera doazen hainbat errepideetako zenbait zatitan.

Hauek dira murrizketak dituzten errepideak: AP8 errepidea 104 kilometrotik, (Erletxesen, Bizkaian) Irunerako noranzkoan; A15 errepidea Donostiarako noranzkoan; N121A, Irunerako noranzkoan; N1 errepidea Irunerako noranzkoan 406 kilometrotik, Etzegarate; A1 errepidea Irunerako noranzkoan 352 kilometrotik, Burgosekiko mugatik, Gasteizeraino; AP1 errepidea Eibarrerako noranzkoan 102.7 kilometrotik, Etxabarriko ordainlekutik, alegia; GI20 errepidea, Donostiako saihesbidea, Irunerako noranzkoan; GI11 errepidea Donostiarako noranzkoan, eta GI 636 errepidea Irunerako noranzkoan.

Interesdunek www.trafikoa.euskadi.eus webgunean kontsulta dezakete informazio guztia, edo, bestela, 011 trafikoari buruzko informazio-telefonora dei dezakete, eguneko 24 orduetan.