Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Garraiolarien premiei erantzungo dien aplikazioak eta ordenagailua eskuratzeko laguntza ematen du Kit Digitala planak

Hiru sindikatuko hogei bat garraiolarik parte hartu zuen Kit Digital ekimenari buruzko hitzaldi informatiboan urtarrilaren 21ean, arratsaldez, Lasarte-Oriako bulegoan. Bere gestioak egiteko edo bere webgunea sortzeko garraiolariari ordenagailu bat erosteko aukera ematen dion %100eko diru-laguntza horien xehetasun guztiak eman ziren Beterri Buruntzako Mankomunitatearekin elkarlanean Hiruk antolatutako ikastaroan. Telematikoki eskatu behar den laguntza hori lortzeko egin beharreko urrats guztien berri eman zuen hizlariak, Iñaki Sayar, Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargoko teknikariak,

Laguntza eskatzeko epea urriaren 25era arte dago zabalik; garraiolariak identifikazio elektronikoa behar du dirulaguntza eskaera egiteko. Informazio guztia ondorengo helbidean aurkitu daiteke: http://www.acelapyme.gob.es/eu/kit-digital. Gainera digitalizazio-agenteen katalogo bat dago bertan. Horiek lagunduko diote garraiolari autonomoari, horien premiei irtenbide desberdinak eskaintzen dizkieten enpresak dira, alegia.

Beterri-Buruntza Mankomunitateak enpresa-jarduerak bultzatzeko baliabideak eta laguntzak eskaintzea du helburu, eta, sindikatuarekin batera, hitzaldi hau antolatuko du garraiolariek bere kudeaketa ordenagailu bidez eraman edota interneteko bilaketetan ondo kokatuta dagoen webgunea sortu dezaten eman beharreko pausuak eta dauden laguntzak ezagutarazteko. 

Kit digitala izeneko ekimenak %100eko dirulaguntza ematen du ordenagailua erosteko; 3.000 euro artekoa izan daiteke. Garraio Ministerioak argitaratutako zerrenda zabal batetik ondoen datorkion ordenagailu profesional eramangarria edo mahaikoa eta bere premiei egokien erantzungo dion eskaintza aukeratuko du, kudeaketak, fakturazio elektronikoa, diru-sarreren eta gastuen txostenak, inbentarioaren kontrola eta aurrekontuak, eskaerak edo albaranak egiteko. Ministerioaren programak finkatzen ditu diru-laguntza jasotzeko betebehar eta baldintzak. Horietako bat da erositako ordenagailua nahiko berria izatea, 2023ko lehen hiruhilekoaren ondoren merkaturatutakoa, barnean txartel grafikoa eta soinu-txartela dauzkana, gutxienez 2,9 GHZko abiadura, 16 GBko RAM memoria eta 512 GBko biltegiratzea, besteak beste. Promozioak bere gain hartzen ditu lehen urteko gastu guztiak (aparatuaren erosketa, aplikazioak, hosting-a, etab.). Urtea pasatu eta gero, autonomoak ordenagailua eskuratu dezake bere kostuaren % 15 ordainduta.

Edozein zalantza kontsulta daiteke consultasPTS@acelerapyme.gob.es helbidean; 900 909 001 telefono zenbakian, edo aurrez aurre AceleraPyme bulegoetan. Kit Digital programa Berreskuratze Planaren, 2021-2025 ETEen Digitalizazio Planaren eta Espainia Digital 2025 Agendaren barruan dago. 3.067 milioi euroko aurrekontua du, eta Europar Batasunak finantzatzen du Next Generation EU funtsen bidez, autonomoen eta enpresa txikien zerbitzuak digitalizatzeko helburuarekin. Informatikako enpresak dagoeneko eskaintzen ari dira programaz baliatzeko proposamenak.  Informatikako enpresak dagoeneko eskaintzen ari dira programan sartzeko proposamenak, irtenbideak eta erraztasunak.