Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Euskal preso politikoen salbuespen egoera salatzeko sindikatuen protesta ekainaren 20an lau hiriburutan

Euskal sindikatuek Sare herritarrarekin batera aspalditik antolatzen dituzte euskal presoek pairatzen duten salbuesen egoeraren aurkako protestaldiak Hego Euskal Herriko hiriburuetan. LAB, STEILAS, ESK, ENHE, CNT, CGT-LKN eta Hiru sindikatuko ordezkariek aurreratu dute ekainaren 20an eguerdian egingo direla, «Behin betiko; bakea, elkarbizitza eta konponbidea» leloarekin.   

ELA, LAB, STEILAS, ESK, ENHE, CNT, CGT-LKN eta Hiru sindikatuko ordezkariek elkarrekin daramate aurrera ekimena, Sarerekin batera; langileak lau hiriburuetan elkartuko dira euskal presoei ezartzen zaien salbuespen legedia amaitzeko eskatu eta etxerako bidean beste urrats bat emateko.

Salbuespen egoerrekin amaitzea da helburua. Urrats ugari eman dira bide horretan, «sarri ez nahiko genukeen bezainbeste, ez nahi genukeen bezain azkar, baina garaia da prozesua bururaino eramateko». Beraz horixe eskatuko dute: euskal preso guztiak Euskal Herrira ekartzeko, preso gaixo guztiak kaleratzeko eta salbuespenezko neurri oro indargabetzeko. Horretarako langileen aktibazioa eskatzen dute sindikatuek, eta oro har, herritar guztiona.