Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Santi Aizpeolea eta Begoña Albisu: «Zabaltzerako atean zain egoten ziren urrutitik zetozen garraiolariak»

Santi Aizpeolea Oiarbide y Begoña Albisu Agirre viven en una casa histórica con su escudo de Araba en la fachada. En su tiempo fue la Casa de los Miñones un cuerpo policial muy arraigado al territorio de Araba y que aún existe con competencias en Tráfico. En ese edificio ubicado en la muga entre Araba y Nafarroa donde en su día cobrarían los consiguientes peajes de paso se instaló la pareja en el año 2000 para llevar el restaurante Las Ventas de Egino, muy querido por los transportistas en general. Muchos calculaban sus viajes para llegar por la mañana al lugar para degustar la exquisita tortilla de patatas que cocinada a primeras horas del día Santi Aizpeolea. 

Garraiolarion IRITZIAK

GARRAIOLARIOK aldizkariak

ELKARRIZKETAK

Gasteizen harategia utzi eta 2000. urtean iritsi ziren Eginora Santi Aizpeolea eta Begoña Albisu senar emazteak. Bertako produktua saltzen zuten eta arrakasta handia izan zuten 2020an Santi jubilatu zen egunean itxi bitartean. Ordutik, beti berriro irekitzeko asmoa izan arren lizentzia berritzeko zailtasunak izan dituzte eta itxita jarraitzen du. 

Bertan bizi dira eta jasotzen dute noizbehinka garraiolarien bisitarik. Oraindik gogoratzen dira Santik goizero egiten zuen patata tortillaz. 

Santi berak argitu digu: «fama ez zeukan bakarrik patata tortillak. Zabalagoa zen arrakasta. Goizeko 7.00etarako irekitzen nuen taberna, ordu horretarako irekitzen ez banuen bronka jasotzen nuen. Zain egoten ziren sartzeko. Ogia ere nik neuk erretzen nuen. Goizean goiz, 80 opil, bokata erdikoak deitzen genien, kruasanak eta bolleria, hasteko, izoztuak ekarri eta neuk egin labean». 

Goizean goiz zain egoten zirenak, garraiolariak ziren gehienak; bazekiten lehen orduan, 7.00ak aldera, ez zela patata tortillarik, 8.00etarako bai eta kalkulatzen ibiltzen ziren. Aurretik beste pintxo batzuk eta 8.00etan jada patata tortilla.

Paristik Eginora zuzenean
Bezero gehienak ere garraiolariak ziren. Batzuk urrutitik zetozenak. «Esaterako Paristik abiatu eta kalkulatzen aritzen ziren Eginora garaiz iristeko Bentan pintxo bat jateko. Garraiolariek eurak kontatzen ziguten, batez ere gauez gidatzea nahiago dutenek, «a ver si llego para comer la tortilla de la Venta de Egino. Ya no hay sitios de estos para comer. Cada vez menos» esaten omen zuten.

Jatetxearen berezitasuna aipatu digu: «Guk oso ondo egin dugu lan. Badakizu honek zer zeukan ona, aparkatzeko lekua. Alde batetik sartu eta bestetik atera. Maniobra handirik egin gabe, eta lasai egoteko lekua zen». Hori argi dauka, guztiaren baturak eman zien arrakasta. «Tortilla ziztrin bat emanez gero, ez ziren geratuko, hori ere izango da». 

Produktu ona erabiltzen zuen bikoteak, zero kilometrokoa. Pintxo asko ematen zituzten, goizean goiz, txanpiñoi tortilla, besteak beste, patatak egin artean, eta gero patata tortilla. Baita, xolomoa, pantzeta iberikoa edo hirugiarra, «tortilek zuten fama, baina baita beste pintxoek ere. Pantzeta Salamancatik ekartzen nuen prezio onean. 200 kilo aldiro. Eta dena jaten zen. Baita urdaiazpiko eta tipula tortilla. Egin berria, denek zioten «ke bueno está esto»… Zabaltzean patata tortilla eskatzen zutenei esaten nien, ordu bete behar duela. Dena den, beste pintxoak ere gustura jaten zituzten».

Non ikasi zenuen sukaldaritza?
Ni lehen harakina nintzen, aurretik autoekin ere lana egin nuen eta baita Goierri kaldererian ere. 

Dena den lan denen artean esker onekoena hau izango da, ala? 
Harategian ere asko disfrutatu nuen. Han hasi nintzen besteak beste tripakiak prestatzen. Arrakasta izaten zuten, jende askok eskatzen zituen. Orduantxe hasi zen beste harakin bat ere etxera eramateko janariak prestatzen. Gaur egun denek daukate. Orduan hasi ziren niri esaten sukaldean ondo aritzen nintzela eta taberna bat jarri beharko nukeela. 

Garraiolariekin adiskidetasunik egin al duzu?
Asko. Orain denak galdu ditugu. Normala. Asko jubilatu dira jada. Sukalderaino sartzen ziren Bizikleto Sevillakoa eta beste asko. Etortzen ziren guztietan gelditzen ziren hemen. 

Noizean behin terapia ere egin behar; atsekabeak eta gertaera penagarriak entzun alegia… 
Hori gauean izaten zen, 12.00etan ixten genuen hasieran, gero jada 11.00etan, egun osoan egiten genuen lan, azken ordura arte.  Denok, bai enplegatuak, bai guk. Zori onekoak izan gara, suertea izan dugu langile taldearekin. 

Goizeko 7.00etatik gaueko 12.00etara badira ordu batzuk…
10.00-11.00ak arte egoten nintzen, bai. Gero emazteak ixten zuen. Ni jaikitzen nintzen aurrera. Oso ondo moldatu gara. Bazkari pila bat ematen genuen.

Bertako produktuarekin gainera… zero kilometrokoak?
Okela guztia etxekoa zen. Jabier anaiak Gasteizen gizentzen du ganadua. Abeltzaina da. Txekor eta ardiak dauzka. Ganadu ederra izaten du oraindik. Buf izugarria. Haren txahala hil eta hemen ematen genuen puskatan. «Ze okela ona daukazuen» esaten zuten denek. Xerra nahi izaten zuten gehienek. 

Zenbat bazkari ematen zenituzten…
150 inguru. Gauean beste 50 bat afari, bai. Bi semeek ere hemen egin zuten lan, bat urte askoan egon zen, gero Gasteizera ezkondu zen arte. Orain buseko txoferra da.

Beste semea ere bai, gurekin egon zen pare bat urtean, garraioan hasi zen arte. Odolean darama, Jaio zenetik zeukan hori buruan. Aitona garraiolaria zuen, osaba eta lehengusuak, ere bai. Eskolan 30 ume ziren elkarrekin eta maixuak esaten zigun, semea zela zer izan nahi zuen argi zeukan bakarra. Beste denek ez zekiten zer izan nahi zuten. Berak bai. Gustuko ogibidea du oraindik. 

Jai ere egin beharko zenuten.. 
Larunbat arratsaldean eta igandean ixten genuen, langileei festa emateagatik… Lehenengo urtetan irekitzen genuen, aste osoan, egunero egiten genuen lan orduan, a tope, ez zegoen hainbeste alkoholemia froga eta zigor. Lasaiagoak izaten ziren. 

Ardoa, sagardo, garagardo, gaseosa eta ura saltzen genuen gehiena, kopak gutxiago. Bazkaltzera eta afaltzera etortzen ziren nagusiki. Batzuk hemen otordua egin eta inguruko herrietako festetara joaten ziren. 

Nire aurretik benta hau eduki zuenak, kamioikada soberano erosten zuen, gero izaten zituen eztabaida eta xextrak. Denborak aldatu dira, ohiturak ere bai. 

Zer dela eta erabaki zenuen honetan hastea?
Gustura zelako jendea harategian egoten nituen preparatuekin. Etxekoek esaten zuten taberna bat hartu behar genuela. Eta hauxe tokatu zen parean. Gasteizen bizi ginen. Etorri, hau dena berritu, aparkalekuak egin, martxan jarri.  
Eta oso ondo egin dugu lan. 

Eguerditan kamioiak aparkatzen sekulako lana egiten nuen. Aguazil lanak espazio berean ahalik eta kamioi gehien sartzeko. Bestela etorri ahala erdi erdian uzten zuten eta leku gutxiago izaten zen. 

Kexatzen zirenei esaten nien. Hi, entzun! hi bezalako bat etorriko da, hik bezala gose handiarekin, beraz aparkatu ondo. Dena betetzen zen kamioiz. Nik agintzen nuen. Zaletasuna nuen txofertzarako eta gustura egiten nuen lan hori.

Trafiko aldetik hobekuntzak izan ditu toki honek… 
Bai, lehen sarrera irteera oso txarra zeukan autobidetik. Atzera eta aurrera ibili behar zuten. Orain alde batetik atera autobidetik eta aurrerago sartzen dira bertara. Oso ondo daukate. Oraindik egoten dira batzuk. Lo egiteko ere oso ondo dute. Gauetan bete betea egoten zen orduan. Pentsioa ere bageneukan, baina gaur egun kamioiak lo egiteko prestatuta datoz. 

2020ra arte aritu zineten? 
Guk utzi urtarrilean eta segituan etxean sartu gintuzten, martxoan. Orduan geratu zen betirako itxita. Saldu eta zabaltzeko asmoa geneukan, baina baimen arazoak egon dira. Oraindik askok esaten didate, pena dutela itxita dagoelako. oihu egiten didate «cuando vas a abrir, ya has descansau suficiente»… 

Ya han comenzado en Egino las obras para construir la nueva báscula. 

Eta baskula ze iruditzen zaizue, zuen pintxoak hori baino gozoagoak, noski… 
Guk ez genuen baskularik nahi. Goiz batean topografo bat ikusi genuen gure zelaian eta berak esan zigun baskula handi bat jarri behar zutela. Kexatu ginenean esan ziguten Araiako Udaletxeko tabloian eta Buletin Ofizialean jarri zutela informazioa. Berandu zen ezer egiteko, martxan zegoen dena, espropiatu eta egin, hori egin dute. Lehenengo behin behineko baskula txiki bat jarri zuten bizilagun baten terrenoan, txiki bat hasteko eta orain handia. Bulego eta guzti. Desastre. 

Disgustuarekin zaudete?
Dena antolatuta dago, ez dago ezer egiterik. Jada eraikitzen ari dira. Hasi dituzte lanak. Dena lotu arte ez dute ezer abixatu. Gero niri ez didate obrarik egiten eta jatetxea zabaltzen uzten. Lotuta gaude. Ondoko etxea ere erortzear dago.  

Zoriontsua izan al zara? 
Bai, jendea gustura ikusita, ni ere gustura.  

Esker oneko lana da hau…
Gehienak gustura etortzen ziren eta gusturago itzuli. Bateonbat egongo zen haserre joaten zena, normala izaten da hori… guztientzako ez da bat ona, baina etorri direnak ondo tratatzen saiatu gara, norbait elurtean bustita etorri bazen, galtzerdi garbi eta lehorrak emango genizkion, beti ahal den gehiena lagundu. 

«Algunos transportistas salían de Paris y conducían toda la noche calculando si llegarían para comer una tortilla en Egino»

«Toda la carne era de «casa». Mataba uno de los terneros que engordaba mi hermano Javier para las comidas. Todos querían filete»

«La tortilla tenía mucho éxito, pero también otros pinchos. Traía panceta de Salamanca. 200 kilos cada vez y se vendía todo»

«A los clientes les gustaban las comidas que preparaba en la carnicería; en casa me decían que tenía que abrir un bar. Y apareció éste» 

«Nadie nos informó del proyecto de báscula. Nos enteramos por un topógrafo que vino a tomar medidas. Ya estaba todo en marcha» 

«Gracias a todos los transportistas. Hemos sido como una familia. Lo merecen. Nos han apreciado y nosotros también a ellos»


Begoña Albisu 
Santi Aizpeolearen emazteak «komodina» izan zela dio, «oraintxe barran oraintxe sukaldean. Santiren berezitasuna aipatzen zuten denek, bazirudien ez zela besterik hemen, baina nik ere egiten nituen. Sartu orduko lepoa luzatu eta tortilla horren bila hasten ziren. Meritu dena beretzat. Nik ere patata tortila asko egin nituen». 

Bazkariaz, bera arduratzen zen. Santi, eguerdian, aparkalekua zuzentzen ari zenean, emazteak egin behar guztia. Bertatik pasa diren garraiolari denei eskerrak eman nahi dizkie Begoña Albisuk. «guztiei eskerrak, merezi dute eta. Guretzako familia bat izan dira. Oraindik jende asko gelditzen da bertan lotan. Baina, orain ez daukate goizean tortillarik. Esaten digute ez dutela itxaropenik galdu. Noiz zabalduko ote dugun berriz. Holako kontuak. Asko maitatu gaituzte eta guk asko maitatu ditugu. Lagun handiak egin ditugu». 

Gasteizen baino gusturago egoten dira Eginon, bertan dauka baratza Santik. Saloun egon dira egun batzuk eta «desiatzen» ziren etortzeko. 

Imagen antigua del edificio cuando albergaba a los Miñones. 

Franco hizo una parada en Egino en 1968 en su viaje de Donostia a Madrid.

Miñoien etxean Benta
Miñoien etxea izan zen aurreko mendeetan Eginoko Benta. Orain itzuli egingo dira baskulako kontrolak egitera. Miñoirik ez da jada Eginon, baina Araban bai. 

Ofizialki Arabako Miñoiak Foru Aldundiaren ardurapeko polizia lurralde honetan jarduten da, bizpahiru funtzio nagusirekin: foru agintari, zerbitzu, patrimonio, ondasun, eraikin eta erakundeen zaintza eta babesa, batetik; Errepideen kontrola eta trafiko inspekzioak; nekazal guneetako kontrol lanak. ingurumen, arrantza eta ehiza arloetan, Arabako 400 bat herritan, eta su hiltzaileei laguntza bestetik; eta beste poliziei laguntzea azkenik. Beraz tokatuko zaie, agian Eginoko baskulan jardutea. 

Estatuko polizia zaharrena da, Guardia zibila baino zaharragoa. 1793an sortu zituzten Foru Aldundiek, Bizkaiko Miñoi eta Gipuzkoako Mikeleteak bezala. Azken bi hauek desagertuak daude. Beraz polizia bitxia da, parekorik ez duena. 1992tik Miñoiak organikoki Ertzaintzaren baitan dira, jantzi, irudi eta autoen diseinu berezitua daukaten arren. 

Argazki zahar bat bada Miñoiak Eginon zeunden garaikoa. Franco jenerala etorri zen autoan Gasteizko obispoarekin eta Miñoiak formatuta ageri dira atarian. Araba eta Nafarroa arteko mugan da Araia. Zergak kobratuko zizkieten garai batean orduko garraiolariei, Nafarroatik zetoten mandazainei.

Garraiolarion IRITZIAK

GARRAIOLARIOK aldizkariak

ELKARRIZKETAK