Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Sarek espero du 2027ko urtarrilaren 9ko Bilboko manifestazioa azkena izango dela «Helmuga, denak etxera» leloarekin

Hiru garraiolari autonomoen sindikatuak parte hartu du ekainaren 6an, larunbatean, Arrasaten, Sarek 2027ko urtarrilaren 9an euskal preso politikoen eskubideen alde egingo duen manifestazioa aurkezteko agerraldi masibo batean. Sarek adierazi du  «Helmuga, denak etxera !» leloa izango duen mobilizazioa “azkena” izango dela, hori dela euren «borondatea eta nahia», azken urteetan hainbat hamarkadatan aldarrikapenak eta aurrerapenak egin ostean.

2027ko urtarrilaren Bilbon presoak etxeratzearen aldeko mobilizazioa egin baino zazpi hilabete lehenago, “euskal presoen eskubideen aldeko ibilbide osoaren amaiera” gisa aurkeztu du Sarek, “denoi min egiten digun egoera baten bukaera”. Nahikari Iturbe eta Joseba Azkarraga Sareko bozeramaileek adierazi zutenez, “elkarbizitza eta konponbidea bezalako hitzak egia bihurtzeko behin betiko urratsa” izatea espero dute, eta hori “euskal presoak aske uztearekin eta indarkeria guztien biktimak errespetatzearekin bakarrik izango da posible”.

Kepa Otxoak ordezkatu zuen Hiru Arrasateko Monterron parkeko agerraldian. Irudian beste sindikatuetako kideen ondoan.

Sareren lan-ildoa egokitu egingo dela iragarri zuten, «ahaztu gabe motibazio politikoko azken presoa, erbesteratua eta deportatua etxera itzuli arte lanean jarraitzea dela gure helburua» ukatu gabe pozgarria dela irudikatzea laster ez dela Sareren beharrik izango, «osasuntsua bezain arduratsua» litzateke hori. 

Egungo egoeraren errepasoa egin zuten zenbait datu emanaz. «Zuhurtziaz esan dezakegu, baina baita zintzotasunez ere, aldatu egin dela. Urte askotan mugiezina zirudien eszenatokia eraldatzen lagundu dugu guztion artean, eta gaur egun gure historia hurbilaren kapitulu tragiko bat ixten ari garela sumatzen dugu. Gaur eszenatokia desberdina da. 120 preso inguru daude, horietatik % 70 hirugarren graduan edo 100.2 artikuluaren menpean», zehaztu eta azpimarratu zuten duela hamabi urte, Sare sortu zenean, 465 preso zeudela sakabanatuta Espainiako eta Frantziako estatuetako 50 espetxe baino gehiagotan.

Sarek espero du 2026an eta 2027an gradu-progresioez baliatzerik ez duten 40 presoen egoera aldatzea eta bilakaera positiboari eustea, Sare errealitate berrira egokitu eta azken manifestazioa izan dadin; “gurea bezalako sare baten ondarerik onena ez da betikotzea, baizik eta hura sorrarazi zuen bidegabekeria desagertzen laguntzea. Epe ertainean, Sareren amaierak garaipen kolektibo eta diskretua izan behar du, garrantzitsuenak izan ohi diren bezala». Ekitaldian, Des-kontrol Arrasateko rock taldeak hainbat abesti jo zituen eta are hunkigarriagoa izan zen. 

Arrasateko Deskontrol rock taldeak zenbait abesti eskaini zituen akustikoan.