Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Segura inguruan hartuko du Korrikaren lekukoa Hiru sindikatuak, 2909 kilometroa

Larunbatean Segura inguruan hartuko du Hiru sindikatuak Euskal Herri osoa zeharkatzen ari den korrikaren lekukoa, eta igandean, Bilbon, azken kilometroetan ere bai, beste euskal sindikatuarekin batera. 

Hiru sindikatuko garraiolariak ere parte hartzen ari dira Korrikan, hain juxtu, martxoaren 28an goizeko 10.30ak aldera, Idiazabal eta Segura arteko bidean da zita eta Hiruko kide guztiak daude bertara gonbitatuta; 2909 kilometroa izango da. 24garren korrika martxoaren 19tik 29ra bitartean egingo da Atharratze eta Bilbo artean. 

Gainera, Euskal Herriko hiriburuetan ere parte hartu du Hiruk beste sindikatuekin batera. Hiruko Anjel Txokarrok eraman zuen lekukoa Iruñean, martxoaren 22an, arratsaldeko 15.35etan, 790 km; izan da. Sindikatuek kilometro bana hartu dute, Baionan, 24an, 21.46etan, 1.478 km; Donostian 25ean 12.14etan 1.747 km; Gasteizen 27an 22:19etan  2.656 km; eta amaieran, Bilbon 29an eguerdian 3.431 km.

Esan bezala, Hiruko kideak gonbidatuta daude Korrikan parte hartu dezaten, batez ere Olaberriako zitara joateko eskatzen zaie. Esan bezala larunbatean, martxoaren 28an izango da, 10.30ak aldera, Segura inguruan, Goardi industrialdean. Garraiolariren batek kamioia eraman nahi badu ongietorria izango da.