Olaberria eta Idiazabal artean, segura inguruan hartuko du Euskal Herri osoa zeharkatuko duen korrikaren lekukoa Hiru sindikatuak, Korrikan martxoaren 28an goizez. Goizeko 10.30ak aldera. 24garren korrika martxoaren 19tik 29ra bitartean egingo da Atharratze eta Bilbo artean. Idiazabal eta Olaberriako Ihurre auzoa batzen dituen bidean izango da 2909 kilometroa.
Gainera hiriburuetan beste sindikatuekin batera ere kilometroa hartu du Hiruk. Iruñean izango da lehenengoa martxoaren 22an, 15.35etan, 790 km; hurrengoa, Baionan, 24an, 21.46etan, 1.478 km; Donostian 25ean 12.14etan 1.747 km; Gasteizen 27an 22:19 2.656 km; eta amaieran, Bilbon 29an eguerdian 3.431 km. Hiruko kideak gonbidatuta daude Korrikan parte hartu dezaten, batez ere Olaberriako zitara joateko eskatzen du.

Argazkia duela bi urtekoa da, orduan Seguran hartu zuen lekukoa Hiruko langile Xabi Momoitiok.



