LAB, ESK, Steilas, EHNE-Etxalde eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea egin zuten maiatzaren 30ean, ostiralean, Lakuako Gobernuak Bilbon duen ordezkaritzaren aurrean, aste horretan lan istripuetan sei langile hil direla salatzeko. Aipatutako sindikatuetako ordezkariek ordu erdiz egon ziren bertan, prekarietateak hil egiten duela salatzen zuen pankarta batekin: “Patronalak eta instituzioek gaixotu eta hiltzen gaituzte. La prevcariedad mata”.
Kontzentrazioaren ondoren, sindikatuek azpimarratu zuten ezbehar horiek saihestu zitezkeela «prebentzio-neurri soilekin» «Heriotza kopuru altua, prebentzio-neurriak ez betetzeren ondorio da, orokortu egin da neurrien urritzea, aste honetako heriotzak dira horren seinale». «Patronal honi ezin zaio utzi minutu bakar bat ere gehiago zigorgabetasunaren aparretan. Bien bitartean gu hiltzen gaituzte eta», adierazi zuten sindikatuek.
Nafarroako eta Lakuako gobernuei ikuskatzeak areagotzeko eskatu diete sindikatuek, «hiltzen gaituen patronal horren zigorgabetasunarekin amaitzeko».