Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Trafiko murrizketak udan EAEn

Udan trafikoa murriztu egingo zaie kamioi astunei, Gasteiztik Madrilera aldera, eta Barakaldotik kantabriara aldera. Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroak (CGTE-ETKZ) udarako iragarritako murrizketen artean, aipagarria da 7.500 kg-tik gorako kamioiek ezin izango dutela ekainaren 7tik irailaren 7ra asteburuetan eta jaiegunetan, ordu batzuetan, Gasteiz eta Miranda de Ebro artean A1 errepide-zatia zein Barakaldo eta Kantabria artean A8ko zatia erabili.

Zehazki, ETKZk 7.500 kg-tik gorako kamioien zirkulazioa mugatzen du goizeko 11.00etatik eguerdiko 14.00etara A8an, Barakaldon 119.5 kilometroan hasi eta  Kantabriako mugaraino, norabide horretan eta baita, A1 errepidean ere, ordu-tarte berean, Gasteiztik (353. kilometro-puntua) Burgosko mugaraino, Madrilerako noranzkoan.

Igande arratsaldetan kontrako noranzkoan egongo dira aipatutako errepidek itxita kamioi haundientzat: Igande eta jaiegunetan 16:00etatik 21:00etara, Burgosko mugatik Gasteizera, 352. kilometro puntura, Frantziarako noranzkoan. A8an, murrizketa edozein igande edo jaiegunetan izango da, 16:00etatik 22:00etara, Kantabriako mugatik Barakaldora, A8aren 119.5 kilometroraino.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo webgune honetara: www.trafikoa.eus