Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Kantabria aldera kamioi handien zirkulazioa murriztu egin du Trafikok abenduko zubian

Euskadiko trafikoa kudeatzeko zuendaritzak kamioi handiei ibiltzea debekatuko die abenduaren 5 eta 8 artean, abenduko lehen zubian. Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroak jakinarazi duenez, abenduko zubia dela eta, 7.500 Kgtik gorako kamioiek hainbat errepidetatik ibiltzea debekatuta izango dute. 

Abenduaren 5ean, ostiralean, 7.500 kilotik gorako kamioiek debekatua izango dute 17:00etatik 21:00etara, A8autobidea 119,5 km-tik aurrera Kantabriako norantzan eta N634 errepidea 107 km-tik Kantabriako norantzan. 

Abenduaren 6ean, larunbatean, goizean izango dute debekatuta, 11:00etatik 14:00etara tarte berean, hau da, A8an, Kantabriako norantzan 119,5 km-tik aurrera, eta N634an 107 km-tik.

Abenduaren 8an, astelehenean, 16:00etatik 21:00etara murriztuko zaie kamioiei trafikoa, kontrako norabidean: A8an, Irungo norantzan, Kantabriatik hasi eta 119.5 Kmra arte; N634 errepidean, Irungo norantzan,Kantabriatik Bilboraino eta errepide berean, N634an, Kantabriako norantzan 107 Kmtik Bilboraino.

Informazio gehiago nahi duenak www.trafikoa.euskadi.eus begiratu dezake, edota 011 telefono zenbakira deitu. Eguneko 24 ordutan dago martxan.