Ostegunean uztailaren 31n arratsaldez eta ostiralean abuztuaren 1ean goizez 7,5 tonatik gorako kamioiek ordu batzuetan zirkulazioa mugatuta izango dute bai Bilbo eta Kantabriako mugaren artean eta baita Gasteiz eta Burgosko mugaren artean ere. Hilaren 31n kamioi astunek ezingo dute arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara Bilbotik Kantabriarako noranzkoan ibili ez A8an 119.5 kilometrotik ez N634 errepidean 107 kilometrotik. Era berean ezingo dute ordu-tarte horretan A1 errepidean zirkulatu Gasteiztik (352. kilometroan) Madrilerako noranzkoan Bulgosko mugaraino ez Gasteizko norazkoan N240 errepidean 10. kilometrotik ez 622. kilometroan ere 4,5 eta 7,6. kilometroen artean. Aipatutako murrizketak abuztuaren 1ean errepikatuko dira goizeko 10:00etatik arratsaldeko 15:00etara.
Gogoratu behar dugu Trafiko Zuzendaritzak uda osorako debeku finkoak jarri dituela udako asteburu eta jaiegun guztietarako ekainaren 7tik irailaren 7ra bitartean: 7.5 tonatik gorako kamioiek Bilbo eta Kantabriako muga arteko zirkulazioa mugatuta izango dute baita Gasteiz eta Burgoseko muga artekoa ere.
Larunbat igande eta jaiegunetan ezin izango dira 11:00etatik 14:00etara A8an 119.5 kilometrotik Kantabriarako noranzkoan ibili ez A1ean Gasteiztik, 352 kilometrotik, Madrilerako noranzkoan; ez A1ean Burgoseko mugatik Gasteizera arte (352 kp-tik) igande eta jaiegunetan 16:00etatik 21:00etara; ezta A8an Kantabriako mugatik Bilbo hiribururantz 119.5 kp-ra igande eta jaiegunetan arratsaldeko 16:00etatik gaueko 22:00etara.
Interesatuek informazio gehiago www.trafikoa.euskadi.eus web orrian edo 24 orduz funtzionatzen duen 011 trafikoari buruzko informazio telefono zenbakira deituz lor dezakete.



