Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Udako murrizketak Araban eta Bizkaian kamioi astunentzat

Euskadiko Trafikoa kudeatzen duen Zentroak jakinarazi duenez, murrizketa bereziak ezarri dituzte udan kamioi astunentzat eta baita Santiago eguneko zubian ere, bai A1ean, Mirandatik Gasteizera doan tartean, bai A8an, Barakaldotik Kantabriara doanean.

Kamioi astunek ezingo dute ibili uztailaren 24an arratsaldeko 17:00etatik gaueko 21:00ak arte, ezta uztailaren 25ean goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00ak arte ere, ez A8an Kantabriarako noranzkoan, Barakaldotik, 119,5 kilometrotik mugaraino ezta  N634 errepidean, 107. kilometrotik Kantabriako mugaraino. 

Udako murrizketen berri ere eman du Trafikoak. Irailaren 6ra arte debekatuta dute 7.500 kilotik gorako kamioiek, larunbat goizetan, igandeetan eta jaiegunetan, A8an eta A1ean aipatutako zatietan.

Zehazki, irailaren 6ra arte, larunbat, igande eta jaiegunetan, kamioi astunen zirkulazioa murrizten dute, bai A8 autobidean, Barakaldoko 119,5 kilometrotik Kantabriako mugaraino, bai A1 errepidean, Gasteiztik, 352. kilometrotik, Madrilerako noranzkoan, Mirandako mugaraino.

Era berean, igande eta jaiegunetan ezingo dute zirkulatu, 16:00etatik 21:00etara, A1 errepidean, Burgosko probintziaren mugatik (Miranda) Arabako hiribururaino (352. kilometroa).