Azken urteotan Bideko Aterpek Larrabetzun duen gasolindegi eta bulegoen kudeatzaile izan den Biktor Galarza Mendiola erretiratu egingo da urrian. Ibilbidetxoa egin du Hiru sindikatuan. Idazkari nagusi izan zen bospasei urtean, idazkari tekniko ere bai urte betez 2019an. Esan bezala, azken urteotan Larrabetzuko hornitzailearen arduraduna izan da, eta Bizkaiko Hiruren indarberritzearen lekuko. Larrabetzuko zerbitzugunea ireki zenetik ehun bazkide berri egin dira herrialde honetan. Sindikatuan eman dituen 20 urtetako ibilbidearen zertzeladak azaldu dizkigu Garraiolariok aldizkariaren 136. Zenbakirako egin diogun elkarrizketan. Beste gai batzuk ere jorratzen : urriaren 23tik aurrera 44 tona eraman daitezkeela estatuko errepidetan, udan beste hiru garraiolari hil direla errepidetan, Arabak eta Nafarroak ez dutela kamioiei bidesaria jartzeko asmoan atzera egiten, Neumatikoak aldatzeko laguntza Bizkaia eta Gipuzkoan, besteak beste. Era berean, ohiko atalak ditu aldizkariak, hala nola abokatuaren txokoa, 2025erako aseguruen prezioak edota denbora-pasak.
Aurreko zenbakiak



