Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Urriaren 15ean Palestinaren alde mobilizatuko dira sindikatuak

Urriak 15erako Palestinaren aldeko aldarrikapenak egiteko Eguna deitu dute euskal sindikatu batzuk Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Lau orduko lanuztea egiteko proposatu dute CCOO, LAB, STEILAS, Solidari, ETXALDE eta HIRU sindikatuek datorren urriaren 15erako Hego Euskal Herrian. Sindikatuek adierazi dutenez, Lanuzte Orokorra langile klasearen borroka, mobilizazio eta asanbladen eguna izango da.

Aipatutako sindikatuen ekimen hau parte hartu nahi duten sindikatu guztiei irekita dago. Aste honetan aurketuko da prentsaren aurrean deitzaileen zerrenda osoa eta egingo diren ekimen desberdinen xehetasunen berri ere emango da. Ekimenaren helburua argiak dira. Palestinar herriari elkartasuna adieraztea, Israelen jokabide makurra saklatzea, bai Zisjordanian Palestinar lurren okupazioa, bai Gazako jenozidioa eta Israelekin den akordio oro etetea. 

Hauek dira sindikatuen aldarrikapenak: Palestinako herriarekin langile klase osoaren elkartasuna adieraztea; Israel, Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuaren babesarekin, Palestinako herriaren aurka egiten ari den genozidioa eta gizateriaren kontrako krimenak salatzea; Zisjordanian Palestinako lurraldearen etengabeko kolonizazioa eta horrek Palestinako langile klasearen lan eta bizi-baldintzetan dituen ondorio larriak salatzea; Gazan genozidioaren berehalako amaiera exijitzea eta okupazioari nahiz kolonizazioari bukaera emango dion konponbide integral bat eskatzea, Palestinako herriak askatasunean bizitzeko duen eskubidea bermatuz; Patronalari eta instituzio propio nahiz nazioartekoei Israelgo Estatuarekiko harreman komertzial oro eten dezatela eskatzea. Ez da posible genozidio baten kontura negozioa egiten jarraitzea; eta azkenik, Europako Batasunaren eta Israelen arteko Elkartze Hitzarmena bere osotasunean eten dezatela eskatzea.