Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Uztaila, abuztua eta irailan, gasolio litroko laguntza 10, 15 eta 20 zentimokoa izango da hurrenez hurren

AEBek Iran eraso ondoren gasolioak izan zuen neurrigabeko igoera konpentsatzeko Madrileko Gobernuak azken sei hilabeteotan eman duen laguntza iraila amaierara arte luzatzea erabaki zuen ekainaren 29an ministro kontseiluak. Litroko 10, 15 eta 20 xentimokoa izango da ondorengo hiru hilabetetan, hurrenez hurren. Bestalde, Europako Batzordeak baimena eman die laguntza hauei, beraz baieztapen horren zain ordaindu gabe zegoena kolpetik jasoko dute orain garraiolariek. 

Garraiolariarentzat bi berri onekin hasi da uztaila. Alde batetik, erregai litroko laguntza urrira arte luzatzea erabaki du Gobernuak, hau da, beste hiru hilabetetan jasoko du garraiolariak. Esan bezala gasolio litroko 10, 15 eta 20 xentimoko laguntza izango da hurrengo hilabetetan, hurrenez hurren; bestetik, Europako Batzordeak behin betiko onartu du laguntza hori, eta, horri esker, garraiolariek laster jasoko dute Iranen aurkako erasoen eta Ormuzeko itsasartea ixtearen ondorioz erregaiaren prezioak igo egin dutelako onartu zen konpentsazio hori (402 milioi euro, guztira).

Ekainan 29an, astelehenean, egin zuen Gobernuak ministroen  bilera, normalean baino egun bat aurretik, hain juxtu laguntzen aplikazioa uztailean hasteko. Batetik garraiolarientzat erregai litroko laguntza uztailean, abuztuan eta irailean 10, 15 eta 20 xentimokoa izatea erabaki zuen. Era berean, erregaiei aplikatzen zaien BEZa %10etik aurreko %21era igaroko dela herritar guztientzat, eta hori pixkanaka jaitsiko diren laguntza zuzenekin konpensatzea, litroko 15 zentimoko deskontuarekin uztailean, 10 zentimokoarekin abuztuan eta 5 zentimokoarekin irailean. Deskontu horiek erregaiaren prezioari aplikatuko zaizkio, BEZik gabe, eta, ondoren, BEZaren ehuneko 21 gehituko zaio prezio murriztuari.

Laguntzen luzapenaren berri izatearekin batera, jakin da Europako Batzordeak argi berdea eman diela erregaiaren prezioen igoera konpentsatzeko laguntza horiei; zuzenean banatuko diren 402 milioi euro guztira. Laguntza horiek onartuta zeuden, baina EBren baieztapena falta zen. Orain, garraiolariei iritsiko zaie gasolio profesionalaren deskontuaren bidez. Garraio arinean dabiltzanek laghuntza zuzena jasoko dute, 665 euroko kamioi txikiekin dabiltzanek eta 300 euro fungonetarekin banatzen dutenek. Halaber, 1.800 euro jasoko dituzte 7,5 tonatik gorako masa duten kamioi astunekin lan egiten dutenek, baldin eta GLP, GNC edo GNL motako erregaiak erabiltzen badituzte.