Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Los sindicatos advierten del aumento de accidentes laborales en Nafarroa

Los sindicatos LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE e Hiru advirtieron en rueda de prensa el 23 de enero en Iruñea del aumento en accidentes de trabajo en Nafarroa, y teniendo en cuenta que «muchos siniestros laborales suceden en carretera» piden a las autoridades navarras que «tomen medidas inmediatas para reducir el elevado número de desplazamientos» como, entre otras normas, la posibilidad de trabajar desde casa, que las empresas activen planes de movilidad, así como, mejoras en las carreteras y en el Transporte Publico navarro.

Los representantes de LAB Inko Iriarte y del sindicato de transportistas Hiru, Jon Altuna, en nombre de todos, denunciaron el elevado número de accidentes laborales en Nafarroa, en una semana, entre el 10 y el 17 de enero, cuatro trabajadores fallecieron en accidente, tres de ellos en la carretera.

El representante de Hiru señaló que muere una media de un transportista al mes en accidente laboral, pero que el mes de enero ha sido especialmente trágico, porque han fallecido ya tres transportistas vascos en las carreteras, un irunés de 59 años que trabajaba para transportes Goitia el día 5 por la tarde en Osera de Ebro, Zaragoza, otro transportista de 54 años el día 9 en las inmediaciones del puerto de Bilbo y un tercero de 59 años al día siguiente, 10 de enero, tras la colisión frontal entre un camión cisterna y un camión grúa en la carretera N121 entre Iruña y Tutera a la altura de la localidad de Cadreita. 

Altuna resaltó la edad de los fallecidos, “con más de 50 años aumentan los riesgos para tener una afección cardiovascular, perder el conocimiento y sufrir un accidente mortal”, recordó que es una reivindicación histórica la jubilación a los 60 años que ya se reconoce a otros profesionales como bomberos o policías y señaló que las administraciones deberían tener en cuenta el número de afecciones cardiovasculares en el sector a la hora de fijar los planes de prevención de riesgos laborales. 

Los sindicatos LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE e Hiru indicaron en la rueda de prensa en Pamplona que esos datos deberían “encender todas las alarmas”, y pidieron al Gobierno foral que tome medidas inmediatas para reducir el elevado número de desplazamientos.

Los sindicatos denuncian que desde 2021 en Nafarroa hay una preocupante tendencia al elevado número de trabajadores que mueren por accidente de circulación, en los últimos años, las tasas de accidentes laborales son de las más elevadas del Estado español, y la de los trabajadores que fallecen en carretera también es muy alta. Detrás de esto hay unos determinados factores: La notable centralización de los servicios en Iruñea. La despoblación de los pueblos y valles por determinadas decisiones políticas; El elevado número de kilómetros que tienen que realizar los trabajadores y trabajadoras; considerar el desplazamiento en la función pública como un riesgo no determinante, que las empresas no ofrezcan oportunidades suficientes para trabajar desde casa; no considerar los riesgos en la carretera como riesgos laborales, en contra de lo que dicen las normas sanitarias laborales; que la precariedad haga que los trabajadores y trabajadoras dispongan de vehículos de escasa calidad, además de un transporte público insuficiente y no destinado a las necesidades de los trabajadores. 

Ante estos riesgos, las empresas deben elaborar planes de movilidad en los que se consideren como tales los desplazamientos de cada trabajador y trabajadora en los que se realice una evaluación de riesgos concreta y se proponga la adopción de medidas, enfatizan los sindicatos. “La empresa debe garantizar la participación de los trabajadores y trabajadoras en el desarrollo del plan. Así, el consentimiento de los delegados o delegadas es obligatorio en el Real Decreto RD404/2010. Pero ¡sorpresa! la actualización del RD231/2017 del gobierno de Mariano Rajoy negó el derecho de veto de los representantes sindicales. Por lo tanto, las empresas realizan planes de movilidad para descuentos en las cotizaciones de contingencias profesionales, sin necesidad de implantar las medidas recomendadas en sus planes. Es evidente que comportamientos como los que comentamos no son más que un fraude. El Gobierno de Navarra tiene que responder a esa realidad y acabar con el derramamiento de sangre”.

Los sindicatos realizaron una serie de propuestas concretas para reducir la movilidad, planes de movilidad por parte de todas las empresas con la aprobación de los delegados y delegadas y el personal técnico del ISPLN, incorporar las medidas de los planes de movilidad en la evaluación de riesgos haciendo obligatoria su implantación, así como,  ayudas a los trabajadores para el transporte público, para el mantenimiento de vehículos cuando no exista transporte público, mejoras en el transporte público en general, así como del mantenimiento de determinadas carreteras. También piden a la Administración que controle e inspeccione la implantación de estas medidas así como los planes de movilidad. 

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek urtarrilaren 23an Iruñean emandako prentsaurrekoan ohartarazi zuten Nafarroan lan-istripuek gora egin dutela, eta kontuan hartuta «lan-ezbehar asko errepidean gertatzen direla», Nafarroako agintariei eskatu diete «berehalako neurriak har ditzatela desplazamendu kopurua murrizteko».

LABeko Inko Iriartek eta Hiru garraiolarien sindikatuko Jon Altunak, guztien izenean, salatu zuten Nafarroan astebetean, urtarrilaren 10etik 17ra, lau langile hil direla istripuz, horietako hiru errepidean.

Hiruko ordezkariak adierazi zuenez, hilean batez beste garraiolari bat hiltzen da lan-istripuan, baina urtarrila bereziki tragikoa izan da, hiru euskal garraiolari hil baitira dagoeneko errepideetan: Transportes Goitia enpresan lan egiten zuen 59 urteko irundarra, hilaren 5ean, arratsaldean, Osera de Ebron (Zaragoza); 54 urteko beste garraiolari bat, hilaren 9an, Bilboko portuaren inguruan; eta 59 urteko hirugarren bat, hurrengo egunean, urtarrilaren 10ean, zisterna-kamioi batek eta garabi-kamioi batek aurrez aurre talka egin ondoren, N121 errepidean, Iruña eta Tutera artean, Cadreita herriaren parean. Hiru elkarteko ordezkariak hildakoen adina azpimarratu zuen: «50 urte baino gehiagorekin, arriskuak areagotu egiten dira gaixotasun kardiobaskularra izateko, konortea galtzeko eta istripu hilgarri bat izateko».

Gogorarazi zuen garraiolarien aldarrikapen historikoa dela 60 urterekin erretiroa: “garraiolariak aspalditik ari dira hori eskatzen, aitortzeko beste profesional batzuei aitortzen zaiena, hala nola suhiltzaileei edo poliziei bezala. Bestalde, adierazi zuen administrazioek kontuan hartu beharko luketela sektorean afekzio kardiobaskularren kopurua laneko arriskuen prebentziorako planak finkatzerakoan.

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek Iruñeko prentsaurrekoan adierazi zutenez, datu horiek «alarma guztiak piztu» beharko lituzkete, eta Foru Gobernuari berehalako neurriak hartzeko eskatu zioten, joan-etorri kopuru handia murrizteko.

Sindikatuek salatu dutenez, 2021az geroztik, Nafarroan joera kezkagarria dago zirkulazio-istripuen ondorioz hiltzen diren langileen kopuru handiari dagokionez; azken urteetan, lan-istripuen tasak Espainiako altuenetakoak dira, eta errepidean hiltzen diren langileena ere oso altua da. Horren atzean faktore jakin batzuk daude: “zerbitzuen zentralizazio nabarmena Iruñean. Erabaki politiko jakin batzuen ondorioz herri eta haranetan eragindako despopulazioa; langileek kilometro asko egin behar izatea; funtzio publikoan lekualdatzeak, enpresek etxetik lan egiteko aukera nahikorik ez eskaintzea; errepideko arriskuak lan-arriskutzat ez hartzea, laneko osasun-arauek diotenaren aurka; prekarietatearen ondorioz, langileek kalitate eskaseko ibilgailuak izatea, eta, gainera, nahiko garraio publikoa ez izatea eta langileen beharretara bideratuta ez egotea.

Arrisku horien aurrean, enpresek mugikortasun-planak prestatu beharko lituzkete. “Plan horietan, langile bakoitzaren joan-etorriak hartuko dira aintzat, arriskuen ebaluazio zehatz bat egiteko eta neurriak hartzea proposatzeko. Enpresak bermatu behar du langileek planaren garapenean parte hartuko dutela. Hala, ordezkarien adostasuna nahitaezkoa da RD04/2010 Errege Dekretuan. Baina sorpresa! Mariano Rajoyren gobernuaren 231/2017 Errege Dekretuaren eguneratzeak ordezkari sindikalen beto-eskubidea ukatu zuen. Beraz, enpresek lanbide-gertakarien kotizazioetan deskontuak egiteko mugikortasun-planak egiten dituzte, beren planetan gomendatutako neurriak ezarri beharrik gabe. Argi dago aipatu ditugun portaerak iruzurra baino ez direla. Nafarroako Gobernuak errealitate horri erantzun behar dio eta odol isurketarekin amaitu».

Sindikatuek proposamen zehatz batzuk egin zituzten mugikortasuna murrizteko: enpresa guztiek mugikortasun-planak egiteko, ISPLNko delegatuen eta teknikarien onespenarekin, mugikortasun-planetako neurriak arriskuen ebaluazioan txertatzeko, horiek ezartzea nahitaezkoa eginez; baita langileei laguntzak emateko ere garraio publikorako, garraio publikorik ez dagoenean ibilgailuak mantentzeko, garraio publikoa oro har hobetzeko eta errepide jakin batzuk mantentzeko. Era berean, neurri horien ezarpena eta mugikortasun-planak kontrolatzeko eta ikuskatzeko eskatu diote Administrazioari.