Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Garraioa salbatu

Hiru sindikatuak landuriko dokumentu bat da.

Bertan, euskal garraiogintzan detektatu ditugun arazoak planteatu ditugu eta gobernu eta foru aldundi desberdinekin bildu garraioaren egoeraren berri emateko eta gurekin elkarlanean aritu daitezen.

Egungo garraio sarea izan behar da herri honetan etorkizunean arituko den errepideko merkantzien garraio sistemaren oinarria, eta hori ziurtatzeko ezinbestekoa eta premiazkoa da neurriak abiatzea gaur egun sektoreak bizi duen porrot teknikoari aurre egiteko.

Berez, krisia da garraioa egungo atakara bultzatu duena, baina esan beharra dago ere aspalditik EAEko eta Nafarroako instituzioek erakutsi duten utzikeria eta konpromiso falta dagoela bizi dugun porrotaren atzean. Azken 20 urteotan foru aldundiek eta Gasteiz zein Iruñeko gobernuek Madrilen menpe abandonatu dute tokiko garraioaren arautzea, estatuko arautegiek Hego Euskal Herriko eredu produktiboaren kontra jotzeaz gainera, gure garraio eredu propioaren kontra jotzen duela kontuan hartu gabe.

Egoera iraultzeko Hiru sindikatuak Garraioa Salbatzeko Plana premiaz onartzeko exijitu du, milioika inbertsio eta aurrekontuak eskatzen ez duen plana da, soilik borondate politikoa behar da garraioa salbatzeko, egun sektorean dauden garraiolarien lana bermatzeko eta Hego Euskal Herriko industriaren eta ekonomiaren errealitatera eta gure gizartearen beharretara egokitzen den errepideko merkantzien garraio sarea mantenduko dela bermatzeko. Horregatik, hauek dira landu nahi ditugun ildoak:

01.

Euskal Garraio Sare Nazionala ordenatu eta babestu

Sektoreak irizpide integrala duten jokabideak behar ditu euskal garraiolari autonomoaren etorkizuna bermatzeko, eta gure sare industrialaren, eredu ekonomikoaren eta gizartearen beharraren arabera antolatutako merkantzien garraio eredua diseinatzea izan behar da helburua. Ildo horretan ezinbestekotzat jotzen dugu Eusko Jaurlaritzak zein Nafarroako Gobernuak garraioan dituzten eskumenak esplotatzea Hego Euskal Herrian merkantzien garraioa modu efektiboan arautzea eta zerbitzua maila guztietan ze baldintzetan egin behar den zehazteko. Borondate politikoa baldin badago, urratsak egin beharko lirateke segituan Hego Euskal Herriko garapen ekonomikoan estrategikoa izateko konpromisoa duen sektorea bultzatzeko eta babesteko, eta hala behar diren oinarrizko neurriak gure eremuan adostu eta onartzeko.

02.

30 eguneko ordainketa epea

Europako arautegiari jarraituz, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak dituzten eskumenen arabera arautu behar dute errepideko garraioaren sektorean zerbitzuen ordainketa ezingo dela 30 egunetik gora atzeratu, eta baldintza hori bete ezean zigor administratiboak ezarri beharko direla, bai kargadoreei zein garraiolariei.

03.

Faktura propioa

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak gasolioaren gorabeherak jasotzen duen garraiorako faktura espezifikoa arautu behar dute, Hego Euskal Herrian lan egiten duten garraiolarientzat zein kargadoreentzat derrigorrezkoa izango dena.

04.

Bidesariak, zerga bidez

Errepideak azpiegitura publikoak diren heinean, zerga bidez ordaindu beharko lirateke. Ezin dira finantzatu edo mantendu ezin direlako bat-batean ordaineko errepideetan bilakatu, eta are gutxiago, sektore bakar batek ordaindu behar dituela erabaki. Ez ditugu azpiegitura publikoen

05.

Kooperatiba faltsuen aurkako neurriak

Hego Euskal Herrian erroldatuta dauden eta gure herrian lan egiten duten garraio kooperatiba faltsuen kontra erakunde arteko plana abian jartzea beharrezkoa da. Foru Aldundien Ogasun eta Garraio sailen jarduera koordinatzea, baita Nafarroako Gobernuarenak ere, eta garraioaren merkatuan kooperatiba faltsuek eragiten duten iruzurra gelditzea. Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren lan ikuskaritzek plan horretan parte hartu beharko lukete.

06.

Lanaren eteteari laguntzak

Lan jarduera eteteko laguntzak handitu 58 urte baino gehiago dituzten garraiolari autonomoentzat eta lan gaixotasun larriak dituztenentzat. Garraiolarien erretiratzeko adina 60 urtetan finkatzea. Diru-laguntza espezifikoak eta prestakuntza programak zehaztea krisiaren ondorioz sektorea utzi behar izan duten profesionalentzat.

07.

Lanbidera sartzeko, hezkuntza

Goi mailako hezkuntza lanbidera sartzeko erarik onena dela uste dugu. Garraiolaria izatea ez da kamioi bat gidatzea bakarrik, beste gauza asko ere badira. Gaur egun, garraioan sartzea zaila da, inbertsio ekonomiko handia egin behar baita, besteak beste. Hezkuntzaren bitartez, goi mailako ziklo baten bitartez, adibidez, benetan garraiolariak izan nahi duten pertsonek egingo lukete lan, oztopoak kenduz, baina merkatuaren erabateko liberalizazioa ekidinez.