Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Onurak

Aholkularitza fiskala, lan eta kontabilitate aholkularitza

Era guztietako kontabilitateak prestatzen ditugu: BEZ eta PFEZ aitorpenak, nominak eta gizarte aseguruak, Ogasunari zuzendutako erreklamazio eta helegiteak, garraio enpresaren kostuak kalkulatzea…

Dokumentuak behar bezala bete gabe edo dokumenturik ez aurkezteagatik sarritan isunak jaso izan dituzte garraiolariek. Hori ikusita, eta dokumentu horiek lehenbailehen garraiolariaren eskutan ipintzearren, sindikatua espezializatu egin da garraiogintzan behar ditugun dokumentuen kudeaketan. Aipatzekoak dira, besteak beste, txartelak bisatzea, ibilgailuak transferitzea eta matrikulatzea, Europar Batasuneko lizentziak (gidabaimenak), garraio berezietarako eta jaiegunetan ibiltzeko baimenak, gidabaimena berritzea, CMR, garraio-agiria, nazioarteko BEZa berreskuratzea, diru-laguntzak jasotzeko izapideak egitea…

Argibide gehiago: 943 364 092 / 945 361 627

Prestakuntza

Afiliatu nahiz ez afiliatuentzat ikastaroak antolatzen ditugu. Gaitasun profesionalaren agiria (CAP), ADR karneta lortu eta berritzeko, eta jasotzen diren hainbat eskaerei erantzuna emateko ahaleginak egiten ditugu, garraiolariok behar ditugun ordutegi eta berezitasunak oso kontutan hartzen ditugularik. Ondorengoak dira, orokorrean, eskaintzen ditugun aukerak:

  • Datak: Hilero Tokia: Lasarte-Oria eta Langraiz Iraupena (5 egun): 35 orduGaitasun profesionalaren agiria
  • Datak: jasotzen diren eskaeren arabera Tokia: Lasarte-Oria Iraupena: 5 egunADR karneta eskuratzeko
  • Datak: jasotzen diren eskaeren arabera Iraupena: 3 egun Argibide gehiago: 945 361 627DR karneta berritzeko
Aholkularitza juridikoa

Hiruk bere aholkulariak afiliatuen eskura jartzen ditu euren lan edo lege arazoak bideratzeko. Kontsultak doan eskaintzen dira, betiere kontsulta horrek epaitegietan kosturik edo abokatu beharrik ez badakar.

Batez ere zerbitzu hauek eskaintzen ditu sindikatuak:  aholkularitza juridikoa eta lanari buruzkoak, ordaindu gabeko zorrak erreklamatzea edo kontratua ez betetzea, elkarteak eratzea, administrazio erreklamazioak, trafiko eta garraio isunen kontrako errekurtsoak, aseguru etxeen aurkako erreklamazioak, epaitegietan abokatuaren laguntza…