Historia2019-02-11
Hiru se creó en 2002 como sindicato nacional. Desde 1991 hasta 2002, Hiru fue una federación que reunía a tres sindicatos: Sintrabi, Sintragi y Sintraraba.
2000.urtean hasi ziren lehen urratsak egiten Federazioa izatetik Euskal Herrian garraiolari autonomoen sindikatu bakarra izatera pasatzeko, eta hala onartu zen 2002. urtean.
Hala, 2002. urteko ekainean Sintraraba desagertu eta Hiru-Araba osatzea erabaki zuten herrialde horretako afiliatuek, eta berdin egin zuen Sintragik, Hiru-Gipuzkoa sortuz.
Bizkaiko Sintrabi Hirutik kanpo geratu zen, baina Bizkaiko garraiolari batzuek batzarra deitu zuten eta horrela sortu zen Hiru-Bizkaia.
2003.urteko martxoan I. Nazio Batzarra egin zuen Hiruk eta prozesua osatu zen. Zenbait hilabete geroago, ekainean, Hiru-Nafarroa osatu zen.
Une honetan, 1.000 afiliatu inguru ditu Hiru sindikatuak Euskal Herrian.