Warning: "continue" targeting switch is equivalent to "break". Did you mean to use "continue 2"? in /usr/www/users/apachek/hiru/wp-content/plugins/revslider/includes/operations.class.php on line 2858

Warning: "continue" targeting switch is equivalent to "break". Did you mean to use "continue 2"? in /usr/www/users/apachek/hiru/wp-content/plugins/revslider/includes/operations.class.php on line 2862

Warning: "continue" targeting switch is equivalent to "break". Did you mean to use "continue 2"? in /usr/www/users/apachek/hiru/wp-content/plugins/revslider/includes/output.class.php on line 3708
Hiru sindikatua | hiru euskal garraiolarien sindikatua

Sindikatua

Euskal garraiolarien sindikatua da Hiru, Euskal Herri osoko garraiolarien lan baldintzak bermatzea helburu duena.

Sektoreko langileen interesak babesteko egiten du lan, eta garraiolarien eskubideen alde egiteaz gainera, errepidearen erabiltzaile guztiak hartzen ditu kontuan, bere zerbitzuak errepidearen edozein erabiltzailerentzat bidaide izanik.

Euskal garraiolariek lana baldintza duin, egoki eta seguruan egin dezaten zerbitzuak eskaintzen ditu, eta errepideen egoera eta segurtasuna zaintzen du. Lan sindikala eginez, euskal gizarte osoaren garapenean laguntzea du xede, 800 afiliaturekin, 16 urteko ibilbidearekin, kalitateko zerbitzu profesionalekin.

Bidelagunak langileen borrokan
  • Euskal garraiolari guztien alde borrokatzeko batu gara
  • Kalitatezko lanpostuak bermatzeko
  • Garraiolariek bete beharreko lan orduak erregulatzeko
  • Bidesariak kendu eta murrizteko
  • Gizarte interesak saretu eta presio taldeak sortzeko
Bidelagunak errepideko zerbitzuetan
  • Errepide seguru eta erosoenak eraikitzeko zerbitzu erakargarrienak eskaini behar ditugulako
  • Zentimo bakoitzak balio duelako, kalitate goreneko erregaia eskaintzen dugu prezio baxuenean
  • Gidatzerakoan arriskuak murrizteko deskantsurako lekua behar duzu, guk leku irisgarri eta seguruak eskaintzen ditugu
Bidelagunak garraiolarien babesean
  • Garraiolariak eguneroko lanean zentratzeko babes osoa emango diegu
  • Urteko aseguruaren diru kostua murriztu
  • Tramitazio zerbitzu integrala emanez
  • Lanerako formaziorako, ikastaro eta lan-mahaiak eskainiz
  • Zure kamioiak, lanpostuak izan ditzakeen matxurak lehenbailehen konpondu eta prezio baxuenak lortuz
Bidelagunak errepidean, gure kulturan errepideko zerbitzuetan
  • Garraiolarien lanerako medioa den arren guztiona delako
  • Puntu arriskutsuak identifikatuko ditugu arriskuak murrizteko
  • Kaltetuta dauden errepide zatien konponketa exijitu dugu
  • Bidaian geldialdiak beharrezkoak direnez zer ikusi gomendatuko dizugu
  • Sare ezberdinen bidez, egunerokotasunean baliagarria izan daitekeen informazioa zabalduko dugu: trafikoa, istripuak, errepide mozketak, erregaien prezioa…