Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Trafiko zuzendaritzaren murrizketek mugatik kanpo eragin dituzte ondorioak

Euskal Herriko errepidetan lan egiten duten garraiolariak kexa adierazi dute Erkidegoko errepide nagusiak kamioientzat moztu egin dituelako Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Trafiko Zuzendaritzak, nekazari eta abeltzainek mugan egiten ari diren protestak direla eta. Hauek gaur goizeko 10.00etan hasi eta bihar arte muga kamioientzat 24 orduz mozteko asmoa dutela iragarri dute. 

 Garraiolarien iritziz, neurri horiek ez diete soilik nazioarteko garraioa egiten dutenei eragiten. “Neurri horiek batez ere ondorioak ekarriko dizkie tokiko garraioa egiten dutenei”. Kamioiek itxita dituzte kontrakoa adierazi arte AP8, A15 eta N1 errepidek, besteak beste, astearte goizera arte.

Hiruko garraiolariek berretsi dute ez daudela nekazarien eta abeltzainen mobilizazioen aurka, beren burua defenditzeko, bizi duten muturreko egoerari erantzuteko eta euren aldarrikapenak egiteko eskubidea dute. Hala ere, uste dute egokiagoa litzatekeela protestak beste leku batzuetan egitea, esaterako elikagaien banaketa eta logistikako zentroetan. Horrela beste sektoreengan ez zen hainbesteko ondoriorik eragingo,  eta gainerakoei lan egiteko aukera izango lukete. Bestela, oro har herritarrek eta bereziki garraiolariek ez diete nekazarien bidezko aldarrikapenei babesik emango.