Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Uztailaren 10ean ospatuko dute garraiolariek gidarien San Kristobal patroiaren eguna

uztailaren 10ean San Kristobal patroia ospatzeko tartea hartuko dute garraiolari askok. Etenaldia egingo dute Euskal Herriko hainbat tokitan antolatuko diren ekitaldi, martxa eta bedeinkazioetan parte hartuko dute.
Adibidez, Gasteizko izen bereko auzoko San Kristobal ermitan, garraiolari arabar batzuk elkartuko dira, beren ibilgailuak bedeinkatzeko, hiriburuko auzoetatik ibilbide bat osaru eta elkarrekin bazkaltzeko. Eguerdian meza izango da ermitan, gidarien patroiaren eguna ospatzeko, eta ondoren mota guztietako ibilgailuak bedeinkatuko dituzte: autoak, motorrak, kamioiak, autobusak, patineteak, bizikletak…

Lorez apaindutako kamioien karabana ikusgarria da. Baita ibilgailuen bedeinkapena ere, San Kristobal jaietako ekitaldi berezienetako bat. Mota guztietako ibilgailuak, gehienak lore-sortaz apainduak, elizaren aurretik pasatuko dira sirena, oihu eta txalo hotsen artean. Baten batek bere lore-sorta eramango du elizaren aurrera.