Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

A15 autobidea itxi egingo dute erabat azteazkenean 14an gauez Oindolar eta Gorosmendi tuneletako lanak direla eta

A15 autobideko lanak direla eta (Oindolar tunelean Donostiarako norantzan eta Gorosmendi tunelean Iruñerako norantzan), zenbait trafiko murrizketa egingo dira, asteazkenean, ekainaren 14an gauez, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez. 

Errepidea erabat moztuko dute Iruñara alderako norantzan, esan bezala, ekainaren 14ko gaueko 22:00etatik ekainaren 15eko 6:00ak arte. 

Gipuzkoako Trafiko arduradunek bi desbideratze alternativo proposatu dituzte: ibilbide luzeetarako, N1 errepidea eta A10 autobidea, batetik; Lekunberrira edota Leitzara doazenek GI2135 (Tolosa-Lekunberri) errepidea hartu beharko dute, bestetik. 

Desbideratzeak jakinarazteko bide-seinaleak jarriko dira. Informazio zehatzagoa nahi dutenek, 011 telefono zenbakira deitu beharko dute; sare sozialetan, @trafikoaEJGV jarraitu  edota www.trafikoa.euskadi.eus kontsultatu.