Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Andoaingo sarrera itxita azaroaren 3 eta 4an gauez Leitzarango autobidean

A-15 Leitzarango autobideko lanak direla eta, azaroaren 3an eta 4an, gaueko ordutegian, gaueko 23:00etatik goizeko 5:00etara, Andoaingo sarrera itxita egongo da Berastegiko lotuneraino, hau da moztuta izango da eta ezingo da erabili Sorabila eta Berastegiko lotuneen arteko zatia Iruñeko norantzan, Gipuzkoako Foru aldundiak jakinarazi duenez. 

Beraz, Iruña aldera abiatu nahi duten erabiltzaileak N-1 errepidea erabiliko dute Tolosaraino eta, gero GI2130 errepidea hartu, Ibarratik barrena Berastegiraino joateko. Hor Berastegiko lotunetik sartu ahal izango dute A15 autobidera. Dena den, ibilgailu astunei Iruñara joateko N1 errepidea erabiltzeko gomendatzen zaie, hau da, Altsasuraino N1etik joan eta handik Iruñara abiatu. 

Informazio gehiago nahi duenak 011 telefono zenbakira deitu dezakete, edota www.trafikoa.eus web orrialdea begiratu.